Gaur, azaroak 10, Bake eta Garapenerako Zientziaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.
Zientziak gure eguneroko bizitzan duen garrantzia gogorarazten digun eguna da.
Aurtengo leloa hau da: «Konfiantza, eraldaketa eta etorkizuna: 2050erako behar dugun zientzia».
Zientzian ikerketan diharduten pertsonek gure osasuna hobetzen laguntzen digute, mundua hobeto ezagutzen, bakea zein garrantzitsua den konturatzen, denok seguru bizi eta zoriontsu hazi ahal izateko.
Mundu justuagoa, baketsuagoa eta guztiok bizitza duin eta zoriontsua bizi ahal izateko, guk guztiok lagundu ahal izatea nahiko nuke.
