Bihar, azaroak 20, Haurren Munduko Eguna edo Haurren Eskubideen Munduko Eguna ospatuko da.
Ospakizun honek denoi gogorarazten digu, hezitzaileei, ikasleei, familiei… munduko haur guztiek dutela zoriontsu eta seguru bizitzeko eskubidea, babestuta egoteko eskubidea, osasuna zaintzeko eskubidea, hezkuntza ona izateko eskubidea… non jaio diren edo non bizi diren kontuan hartu gabe.
Munduko haurrek zer esan behar duten entzuteko unea iritsi da…
Bideoa ikusten dugu eta, ondoren, nahi duenak partekatu dezake zer gustatuko litzaiokeen mundu hau, gure hiria, gure ikastetxea… pixka bat hobea izateko.