Espirituak basamortura eroan eban Jesus, deabruak tentatu egian. Berrogei egun eta berrogei gau baraurik egon ondoren, azkenean gosetu egin zan.
Hurreratu jakon tentatzailea eta esan eutsan:
– «Jainkoaren Seme baldin bazara, esaizu harri honeek ogi bihurtu daitezala».
Jesusek erantzun eutsan:
«Liburu Santuan idatzirik dago: «Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, Jainkoaren ahotik urteten dauan berba guztitik baino»». (Mt 4)
Datorren igandean Garizumako lehena da.
Pazko eguna prestatzen ari gara.
Irakurri dogun Ebanjelioaren zatitxoak, deabruak tentatzen dauan Jesus aurkezten deusku.
Denok sentitzen dugu zerbait txarra egiteko gogoa.
Halaber, «onenak» garela esatea gustatzen zaigu, edo denek kasu egitea eta beti zer egin behar den esaten dutenak izatea gustatzen zaigu (jokoetan, lagunekin, etxean…).
Jesusi antzeko zerbait gertatu zitzaion… baina berak jakin zuen Jainkoa fidatzen, Aita Bueno, bizitzako une zailetan eusten ziona.
Ikus dezagun Ebanjelioaren historia hau kontatzen digun bineten bideoa eta gero partekatzen dugu zer iruditu zaigun inportanteena…