Berdintasuna edo ekitatea?

Joan den otsailaren 20a Justizia Sozialaren Munduko Eguna izan zen.
Irudiari begiratzen diogu une batez…
Denok nahi dugu mundu justuago bat.
Behar gehien duten pertsonak hobeto tratatzea nahi dugu, duintasunez bizi daitezen.

1-3 LH

Goazen bideoa ikustera inor bakarrik ez uztera animatzen gaituen abesti batekin, ikasgelan, patioan, kalean,…

4-6 LH

SOS Arrazakeriak egindako bideo bat ikusiko dugu.
Kamera ezkutuarekin egina dago. Ondo erreparatzen diegu gertatzen denari eta jendearen erreakzioei…
Gero, zer iruditu zaigun parteka dezakegu.
Guk ere, agian, pertsonen artean desberdintasunak egiten ditugula ikus daitekeen keinuak edo xehetasunak ditugu.