Elkarrekin argi-konstelazioak gara

Urtero, Pazkoa baino 40 egun geroago, Hezkuntza Katolikoaren Munduko Eguna ospatzen dugu.
Frantzisko aita santuak egun hau ospatzera animatu gintuen Hezkuntza Itun Globala errealitate bihurtzeko.
Aurten bihar izango da, osteguna, maiatzaren 14a.

Nazareteko Jesus dugu gogoan, munduari eta berak egiten zuen bezala pertsonei begiratzen irakasten digun modeloa.
Jesusek bere bizitzarekin argitzen zuen eta beste batzuk distirarazten zituen.
Haien argiak gure gizartea argitzen jarrai dezan nahi dugu.
Jesusen argiarekin ez dugu bakarrik distiratzen: taldean egiten dugu, konstelazio bat osatzen duten izarrak bezala.
Horregatik da aurtengo LEMA: «Elkarrekin argi-konstelazioak gara».

#HezkuntzaKatolikoarenMundukoEguna
#ArgiKonstelazioak

Elkarrekin egingo dugu otoitz hau:

Jesus jauna, zu zara munduko argia.
Eskerrik asko zure adibidearekin gidatzeagatik
eta oparitu dizkiguzun dohain guztiengatik.

Eskerrik asko gure bidean jartzen dituzun pertsonengatik
eta distiratzen laguntzen digutenak.

Lagun iezaguzu gure barruan dagoen ona zaintzen
eta eman indarra oraindik argi gehiago behar duena aldatzeko.

Gaur, Hezkuntza Katolikoaren Mundu Egunean,
apustu egiten duten pertsona guztiak aurkezten dizkizugu.
bizia emateagatik, argitzeagatik eta ongia eginez besteei laguntzeagatik.

Eskerrik asko, jauna, zeren…
«Elkarrekin argi-konstelazioak gara». Amen.