LOGO HARA

 

 

“Kezkakbaztertu”

 

MÚSICA   AMELIE La Noyee
IRUDIKATZEA

Eseri gaitezen eroso aulkian, bizkarra lasai eta oinak lurrean ondo bermatuta.
Eskuak hanken gainean uzten ditugu eta aurpegiko espresioa leuntzen dugu.
Itxi begiak poliki-poliki.
Arnasa lasai hartzen hasten gara…
Arnasa hartzen dugu 1, 2, 3, 4… eta airea askatzen dugu 1, 2, 3, 4…
Berriro…
arnasa hartzen dugu leunki… eta poliki askatzen dugu…
Beste behin… arnasa sakon hartzen dugu…
eta airea astiro uzten dugu irteten…

Orain bisualizaziorako prestatzen gara.

Irudikatu herri txiki eta lasai batean zabiltzala arratsaldean… (…)
Kaleak isilik daude…
eta argi bero batek dena inguratzen du…
Urrunean plaza txiki bat ikusten duzu, atsegina, erdian iturri batekin.
Poliki-poliki hurbiltzen zara… presarik gabe…
Uraren soinu leuna entzun dezakezu…
etengabeko soinua, lasaitzen duena…
Iturriaren ondoan esertzea erabakitzen duzu…
eta ura nola isurtzen den behatzen duzu…

Begiratzen duzun bitartean, ohartzen zara ur tanta bakoitza leunki jausten dela…
denbora hemen motelagoa balitz bezala…
Une horretan, iturriaren ondoan kutxa bat agertzen da.
Egurrezko kutxa sinple bat da, goiko aldean irekia.

Iturriak nolabait esaten dizu kutxa hori zuretzat dela…
zuri kezkatzen zaituena KUTXA  barruan uzteko…
Orain pentsatu, zu kezkatzen zaituen zerbaitetan… (…)

kezkatzen zaituena  irudikatuHARRI txiki batean bihurtzen dela…
zure kezka hori sinbolizatzen duen HARRI bat da…
Eta lasaitasunez, kutxan uzten duzu…
Ikusten duzu nola erortzen den barrura… eta han geratzen dela… zuretik kanpo…
Ez da desagertzen, baina momentu honetan ez daramazu zurekin…
Iturriaren ondoan eserita geratzen zara…
ura entzuten… arnasa hartzen…
Pixkanaka, zure burua arintzen doala nabaritzen duzu…
zure barruan espazio gehiago balego bezala…
Arnasa hartzen duzu… eta lasaitasuna sentitzen duzu gorputzean…
Egon une batez lasaitasun horretan… (…)

Eta pixkanaka, bisualizaziotik ateratzen hasten zara…
arnasketara itzuliz… orain zauden leku honetara…
Astiro mugitzen dituzu eskuetako hatzak… oinetakoak…
Eta prest zaudenean, poliki irekitzen dituzu begiak…

Partekatzeko:
Nola sentitu naiz?
Nahi badut, kutxan utzi dudan zerbait parteka dezaket.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.