Izan gaitezen bake-tresnak

LOGO HARA

Gaur, ostegunero bezala, goiza hastera gonbidatzen zaituztegu HARA maximoaren eskutik, gure barrura begiratzen laguntzen digun tresna.

HARA MODALITATEA: «ENTZUTE AKTIBOA»

https://www.youtube.com/watch?v=mKwDHu5Y8jo

Hasi aurretik, eseri HARA jarreran:
– Bizkarra zuzen, aulkiaren bizkarraldean ondo bermatuta.
– Oinak lurrarekin kontaktuan.
– Eskuak mahai gainean edo izterretan, nahiago duzun bezala.
– Burua zuzen, hari ikusezin batek tira egingo balio bezala.

Itxi begiak eta erreparatu arnasari. Begiratu, besterik ez.
Azkarrago eta motelago joan gabe, begiratu nola hartzen duen zure gorputzak airea eta, pixkanaka, askatu egiten duen.
Aurrera egin ahala, agian konturatuko zara nola lasaitzen eta kontzentratzen zaren…

Izan gaitezen bake-tresnak

Laguntza, maitasuna eta elkartasuna behar dituela oihukatzen ari zaigu mundua.
Pertsonak hurbil sentitu behar ditu, egunero eskolatik mundu hobe batekin amets egiten dugula jakin behar du.
Munduak arazoak konpontzeko indarkeria edo indarra erabiltzen ez duten pertsonak behar ditu, elkarrizketa eta enpatia baizik.
Gaur San Frantzisko Asiskoaren bakearen aldeko otoitza arretaz entzutera gonbidatuta gaude
Etxean hitz bakoitzari erreparatzen saiatu ginen:

(BEREHALA IRAKURTZEN DUGU OTOITZA…)
Jauna:
egiguzu bake tresnak,
gorrotoa dagoen lekuan, jar dezagun maitasuna,
iraina dagoen lekuan, barka dezagun,
errorea dagoen lekuan, egia esan,
etsipena dagoen lekuan, jar dezagun itxaropena,
iluntasuna dagoen lekuan, jar dezagun argia,
tristura dagoen lekuan, jar dezagun poza.

Partekatzeko:
Perpauseko zein esaldi gustatu zait gehien?
Nola izan naiteke ni bake-tresna? (entzun, barkatu, poza…)

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.