Ur bizia

Jesus Sikar deritzon Samariako urira heldu zan, Jakobek bere seme Joseri ondare emondako lur-arlo ondora. Han egoan Jakoben putzua. Jesus, bideaz nekaturik, putzu ertzean jesarri zan. Eguerdi ingurua zan.
Ikasleak urira joanak ziran, jatekoak erostera. Horretan, Samariako emakume bat etorri zan ura ataratera, eta Jesusek esan eutsan:
«Emoidazu edaten».
Emakume samariarrak esan eutsan: «Zelan zuk, judua izanik, eskatzen deustazu edatekoa niri, samariarra nazan honi?» (Jakin behar da juduek eta samariarrek ez dabela alkarregaz hartuemonik).
Jesusek erantzun eutsan:
«Jainkoaren dohaia zein dan eta edatekoa nork eskatzen deutsun jakingo bazendu, zeuk eskatuko zeunskio berari, eta Harek ur bizia emongo leuskizu». (Jn 4)

Datorren igandeko Ebanjelioak, Garizumako hirugarrenak, agian dagoeneko entzun duzun istorio bat kontatzen digu.
Jesusek Samariako emakume batekin egiten du topo, putzu batera ur bila doana.
Gertatzen denak bizitza aldatzen dio emakume horri… Jesusek «ur bizia» ematen diolako.
Ur bizia da ilusioa eta adorea ematen digun guztia, alaitasunez bizitzeko itxaropena ematen digun guztia…

Bideoa ikusten dugu eta gero garrantzitsua iruditu zaiguna partekatu dezakegu… eta zer dira «ur bizia» guretzat…

1-3 LH

4-6 LH

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.