Autor: rafaal
Errefuxiatuentzako Munduko Eguna
The race of life
Jainkoa Familia da

“Nigatik eta nire ikaskide guztiengatik”
Javier Martosek, UNICEF-ek zuzendariak, kanpainiaren esanahia azaltzen du:
“Umeak ginenean eta ezkutaketan jolasten ginenean esaldi hori erabiltzen genuen: “Nigatik eta nire ikaskide guztiengatik” Esaldi honek gure lagunekiko eskuzabaltasuna adierazten du. Ideia horrek bideratzen du UNICEF-en oraingo lana: haurtzaroaren arazoei irtenbideak bilatzea umeei bizitza hobea eskaintzeko. Umeen bizitzak oztopatzen dituzten bidegabekeriak desager daitezkeela pentsatzea ez da kimera bat. Bazter dezagun ezintasuna eta urrats eraginkorra eman dezagun umeen jolas honen arauak aldatzeko. Jakin badakigu, gizarteak lagunduko digula, beti bezala.”.
Lessons in Tennis. Lessons in Life.
“Reach”
Ahmed Elmatarawi , film labur honen egileak baieztatzen du “altruismoa ilustratu eta sustatzeaz gain , ekintza onek saria dutela erakusten dut” Egilearen ustez, film labur animatuek “gure haurtzaroan eragin handia izan zutela eta gurekin batera hazi ziren baloreak irakatsi zizkiguten”
Zein balore nahi digu erakutsi film labur honek?
Ulertzeko hurbildu behar da
Gure bihotza “itxita” dagoenean gure begiek ezin dute ikusi, gure belarriek ezin dute entzun. Urruntzen gara, deskonektatu egien dugu. Gure bihotza “itxita” dagoenean , gure bizitzan ez dago gupidarik. Ez dakigu besteen sufrimendua sentitzen.
Baina gure bihotza “ zabaltzen” denean, Jainkoaren gupida sentitzen dugu, eta horrela begiratzen diegu gure ondokoei. Horrelakoetan baino ez dugu Jainkoaren deia entzuten: “ Zuen Aitarekin bihozberak izan zaitezte”
“Aitak bidali nauen bezalaxe, horrelaxe bidaltzen zaituztet nik” (Jn 20, 19ss)
Besteei laguntzeak zure bizitza aldatuko du
Javier Molina Kanbodiara boluntario joan zen 16 urteko gaztea da. Bere gurasoek eta berak dioen bezala, bertan bizi izandakoak beste pertsona bat bihurtu du.
Solidarykids eta Solidaryteens irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta Espainiako umeak zein gazteak umeak elkartasunean hezten ditu zoriontsuagoak izan daitezen; izan ere, ume solidarioa pertsona zoriontsuagoa izaten da.
“Ume eta gazteen elkartasuna existitzen da eta oso ahaltsua da aukera baino ez diegu eman behar” diote beren web orrialdean.

