https://www.youtube.com/watch?v=_a5U2ZffC9Q&feature=youtu.be
https://www.youtube.com/watch?v=_a5U2ZffC9Q&feature=youtu.be
Portugaleteko Agenda 21eko taldeak hurrengo bideoa bidali digu. Bertan beroketa globalari aurre egiteko zenbait proposamen azaltzen dizkigute. Konponbide erraza ez duen arazo bat konpontzeko proposamen errazak.
https://www.youtube.com/watch?v=g2jkCesMiIE&feature=youtu.be
«Sortutako mina bueltan izango dugu. Gogora ezazue hurrengo istorioa» (Bilboko ikasle batek proposaturikoa)
Bideo honetan agertzen diren pertsonaiekin identifikatzen zara?
Bideo honetan ikus dezakezue zer den zoriontsua izatea. Gizarteak ezarri nahi dizkigun ereduen gainetik ipini beharko genuke. (Portugaleteko Batxilergoko ikasle batek proposaturikoa)
https://www.youtube.com/watch?v=e0ekdnXls14&feature=youtu.be
"Borrokatzea merezi du” horixe da Portugaleteko ikasle batek komentatzen diguna Cimorelliren hurrengo maxima proposatu digunean.
Ikasturtea amaitzear dago eta dudarik gabe zenbait arlotan borrokatu behar izan duzu.. Gutxi barru ikusiko duzu borroka horrek merezi izan duela eta erronka berriak bilatzeko prest egongo zara.
Beldurra, zer da beldurra? Baztertua izateari diogun beldurra, bakarrik geratzeari dioguna,… Hauxe da Bilboko ikasle batek komentu diguna eta horretaz hausnartzeko hurrengo bideoa proposatu nahi dugu.
Ama, aita eta seme-alabentzat.
Zenbaitetan ez dugu geure burua zaintzen eta behar bezala maite. Hori dela eta, askotan ez gara inguruan ditugunek pentsatzen edo sentitzen dutenaz ohartzen. Are gehiago, ondokoak nahiko lukeenaren kontrakoa pentsatu edo sentitu ahal dugu. ( Madrileko ikasle batek proposaturikoa)
Bideo honetan ikusten dugu hau benetan gertatzen dela. Agian ez dugu gehien behar duenari jaten emateko aukerarik; baina gertu gure laguntza, maitasuna, gure denbora,… behar duen norbait dugu. Beraz, zuek ere “jaten eman diezaiekezu”
“Nire aitite-amonekin inmigratzen dut”… hauxe da gazte baten poltsa batean irakur daitekeen mezua. Europarako hegaldi baten zain dago, etorkizun hobea izateko aukera izango duelakoan.
Prestatuen dagoen belaunaldia omen da; hala ere, guztiz galduta dagoena ere bada.
Haietariko askok alde egin behar izan dute langabezia-tasak bultzaturik.
Portugaleteko DBHko ikasleek prestatu dute bideo hau. Entzutean saia zaitezte enpatia garatzen eta besteen lekuan jartzen.