Gaur egun berezia dugu; hau da, hausterre eguna. Egun honek denboraldi berezi bati hasiera ematen dio; izan ere, berrogeita egun ditugu zerbait ulertzeko, zerbait sentitzeko, ohartzeko, … Marrazki hauek eta kanta honek horien berri emango dizuete. Izan ezazu GARIZUMA esanguratsua.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=IX3cpPvPhPc]

1000 milioi zutik


Planetan 7000 milioi pertsona daude, erdia emakumeenak dira. Haietariko heren batek tratu txarrak pairatzen ditu edo bortxatzen dituzte.

1000 milioi emakume gonbidatu ditugu; baita hauek maite dituztenak ere, ibiltzeko, dantza egiteko, altxatzeko eta emakumeen aurkako biolentziaren desagerpena aldarrikatzeko.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=gl2AO-7Vlzk]

ZENBAIT UNETAN ERABAKIAK HARTU BEHAR DIRA.

DBHko ikasle batek proposaturikoa.

Carlota, youtuber, lagun baten narrazioaren bidez bideo bat sortu zuen. Bertan erabaki garrantzitsuez, gure bizitza nahiz etorkizuna jokoan daudelako hartu beharrekoak diren horietakoez, mintzatzen da. Honek , muga gainditzera animatzen duen norbait ere gogorarazten dit; Jesus Nazarenekoa hain zuzen ere. Honen mezuak zera zioen: “zatoz, jarrai nazazu” Honek Carlotarekin inolako zerikusirik ez badu ere, izan ere Carlotak dio ez dela fededuna, biek bizitzeko gogo ikaragarriak erakusten dizkigute.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=_3Ix0-Bm5BI]