MOTA Arreta

MUSIKA    Chopin     Nocturno        edo      AMELIE La valse des monstres

NOLA EGIN  Arreta hotsetan jarriz

Oinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta.  Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko.

(musika edo isilunea)

Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)

 

Nire eskuek zaindu ahal zaituzte

MODALITATEA  Irudikapena   Ebal

MUSIKA  Joaquín Rodrigo  Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio

GIDOIA

Oinarrizko jarreran jarrita, irudikapena egiten prestatuko gara.

Nahi dut zuk irudikatzea buru gainean oso izar polita duzula, argitasunez beterikoa, oso distiratsua. Nahi dut irudikatzea nola argi hori zugana jaisten den eta nola heltzen den zure bururaino. Orain nahi dut argi berezi hori zure buruan sartzea eta gorputz osotik hedatzea.

Nabaritu nola argi zuri hori aurpegitik pasatzen den, nola ukitzen duen zure ilea, zure lepoa, besoak,…zure eskuetara ailegatu arte. Ondoren nabarituko duzu nola argi horrek zure atzamarrak betetzen dituen.

Nabaritu nola argi hori bularretik pasatzen den, bizkarretik, tripatik, behera doa… hanketara ailegatu arte. Laster oinetara ailegatu da eta bertan behatzak argitasunez beteko ditu.

Orain zure bihotz barruan begiratu, aztertu. Nabaritu nola argi horrek zure bihotza maitasunez betetzen duen.Zure ingurukoek maite zaituztela nabaritzen duzu. Zure bihotzeraino ailegatu den argi horri esker zuk ere ingurukoak maite dituzu, guztiak maiatzeko indarrak dituzu. Ailegatzen zaizun maitasuna hartu egiten duzu, zure gorputz osoan sakabanatu dena, eta irribarretsu agertzen zara, eskerrik asko esateko adierazten duzuna.

Ailegatu zaizun argi hori mundu guztiari oparitzeko beharra duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, zure irribarrea ez ezik, maitasun berezi hori emateko asmoz.

MOTA: Arnasketa

 Ebal. Hara

MUSIKA     Vangelis   1492 Conquest of Paradise

NOLA EGIN

Hiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia)

Hiru mailak. Arnasketa osoa.

Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da.

Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera:

1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean.

2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean.

3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean.

Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta:

Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu.

Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak.

-Puztukia

Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.

 

MODALITATEA Irudikapena                             EBAL

MUSIKA Mozart C Nº 21 piano edo Vangelis Spiral To The Unknow Man

GIDOIA

– «Orain, zuen bizitzako une zoriontsu bat gogoratu behar duzue, agian ikasturte honetan gertatuko zerbait izan daiteke. Nik esatean eseriko zarete eta begiak itxita saiatuko zarete une horren zehaztasun guztiak gogoratzen.: non izan zen, norekin zeunden, zer gertatu zen, zer sentitu zenuen,…?

– Zenbait minutu utziko diegu une zoriontsu hori aukera dezaten.Ondoren begiak ixteko esango diegu.

– Isiltasunean utziko ditugu (goian zehazturiko musika jarriko diegu). Segundo batzuk igarotakoan hezitzaileak hurrengoa esango du: “gogora ezazu une hori, une hartan sentitu zenuen zoriontasuna nagusituko da” Hiru minututan taldea kontzentraturik egongo da. Ondoren begiak zabalduko dituzte eta musika amatatuko dugu.

-Nahi duenak gogoratutakoa kontatzea dauka eta nola bizi duen une hartako zoriontasuna.

Idatz dezagun

Zein une gogoratu dut? Zeri esker izan zen hain zoriontsua, hain berezia? Gerta daiteke orain sentimendu horiek arintzea, baina zer gorde duzu zure bihotzean?

Entzun ezazu hurrengo kontaketa:                    EBAL

Irakasleak ikasleei esan zien zerrenda bat egiteko non munduko 7 gauzarik ikaragarrienak aipatzen ziren. Zerrenda amaitutakoan irakurtzeko esan zien. Salbuspen batzuk izan ezik, gehienek hurrengoak adostu zituzten:
1. Egiptoko piramideak
2. Taj Mahal
3. Rodaseko Kolosoa
4. Babiloniako loratgeiak
5. Erromako Koliseoa
6. Txinako Harresia
 
zazpigarrena zehaztu gabe zeukatenean, irakasleak ikusi zuen zerrenda entregatu gabe zeukan neska bat ixilik zegoela. Hori ikusita galdetu zion ea arazorik zuen zerrenda betetzeko. Neskak hurrengoa erantzun zion: Bai, ez dakit zeintzuk aukeratu munduan milaka gauza zoragarri baitaude”
 
Irakasleak erantzun zio: esan zer idatzi zuen, agian lagun diezazukegu:”
 
Nahiz eta oso urduri egon, zerrenda irakurtzen hasi zen:
1. Pentsatu ahal izatea
2. Hitz egin ahal izatea
3. Gauzak egin ahal izatea
4. Entzun ahal izatea
5. Lagundu ahal izatea
6. Otoitz egin ahal izatea
7. eta, nire ustez garrantzitsuena…maitatu ahal izatea.”
 
hau entzunda, gainontzeko ikasleak aho bete hortz geratu ziren….
 Oso erraza da gizakiak munduan zehaz egindakoa aztertzea eta miragarriak direla esatea, baina askotan Jainkoak eskaintzen dizkigunak baztertu egiten ditugu. Ikasturtea amaizten zaigu eta emaitzak, borrokak, esfortsuak,… batetzeko ordua heldu zaigu; baita gure esker ona erakustekoa ere. ESKERRIK ASKO JAUNA!!!

HARA saioetan lantzen zenuen oinarrizko jarrera hartuko duzue eta zenbait m inututan aukera izango duzue, musika entzun bitartean, ikasturte honetan zehar bizi izandako guztia eskertzeko. ESKERRIK ASKO!!!

 

 

OSTIRALA 20

ESKERRIK ASKO! Despistaos” taldeak abesti hau sortu zuen pertsona bati eskerrak eman nahi zizkiotelako. Pertsona horri esker gauza berri asko ezagutu zuten eta asko lagundu zien. Entzun ezazu, gogoratu aurten bizi izandako guztia eta eskertu.

Bizia, bide ederra

MOTA Irudikatzea                  Evaluación Hara

MUSIKA Moby Wait for me

GIDOIA

Oinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila 1): Aulkian eseriko gara, hausnarketa,…

Oraingoan gure irudimena erabiliko bidaia polit bat egiteko, nik zenbait pista emango dizkizuet eta zuek horiek jarraituz bidaiaren protagonistak izango zarete.

Imajinatu bidaia batetik zoazela, baso batera eramango zaituena, nahiko bide luzea da; hala ere bideari ekitea erabakitzen duzu leku interesgarri batera eramango zaituelakoan zaude..(isilunea)

Basoaz, usainez,… gozatzen duzu; baian ohartu gabe bidea gero eta estuago da, gero eta oztopo gehiago aurkitzen dituzu,… sasiz beterik dago eta zenbaitetan itxiko dela ematen du. Hala ere jarraitzea erabaki duzu, oztopoei aurre egiten diezu, zenbaitetan lortzen duzu aurreratzea, baina oso neketsua da, indarrak ahitu zaizkizu. Duda batzuk piztu zaizkizu: eta esertzen banaiz? Hobe izango da buelta ematea? Ba al du zentzurik aurrera jarraitzeak? Horrelako duda asko dituzu baina aurrera jarraitzen duzu: .(isilunea).

Sasiak desagertu dira, baina oztopo berri batzuk dituzu aurrean: haizea, hotza, auria,… Ilundu du eta ekaitz bortitza dakarrela dirudi. Hala eta guztiz ere hori ez da nahiko erronka baztertzeko.(isilunea)

Basoa ilun dago, ia ez duzu ikusten baina haizeak zenbait ahots helarazten dizkizu. Hara zoaz eta bideari ekiten dioten kideak aurkitu dituzu. Erronka bera izatean elkartzen zaituzte eta horrek izugarri alaitu egiten zaituzte. Elkarrekin jarraitzen duzue. .(isilunea)

Ekaitza pasatu da eta gailurra gertu duzuela ematen du, basoa atzen utzi duzue. Atsedena hartzeko une ailegatu da eta hodeiertzari begira zaudete. Oso paisaia ederra duzue aurrean, oraindik bustita zaudete baina zeruan eguzkia dago eta horrek berotuko zaituzte. Ez da batere erraza izan, oztopo ugari izan dugu bidean, askotan atzera egiteko gogoak piztu zaizkigu; baian ez dugu etsi, merezi izan du. Elkarrekin isiltasunean atsedenaldiaz, paisaiaz, lagunez,… gozatzen dugu. .(isilunea)

Idatz dezagun

Bidaia honetan bizi izandako zerbait idatzi nahi duzu? Ikasturte berri honen hasieran, bide berri baten hasieran, nola sentitzen zara?

Besarkada

MODALITATEA  Ikuskapena                     HARA   ebaluazioa
MUSIKA  La lista de Schindler.
GIDOIAMaiatza amaitzear dugu eta oso opari berezi bat eskaini nahi dizuegu. Ebanjelioan Jesusi buruzko istorioak historian oinarritzen diren ala ez zehaztea nahiko zaila izaten da, baina eztabaidaezina dena da Jesusek lagunak, gaixoak, txikiak, bekatariak, etsaiak, … maitatzeko izan zuen ahalmena mugaezina zela. Nork irakatsi zion horrela maitatzen? Erantzuna Sieguer Kodëren margolanean duzue, eta HARA saio honetan aukera izango duzu aztertzeko.Oinarrizko jarrera hartuko dugu, gure arnasketari erreparatuko diogu, musikak erlaxatuko zaitu,…Margolanari erreparatu, zehaztasunak azter itzazu: begiradak, koloreak,…eskuak, ezpainak, aurpegiak,… Gero begiak itxi, ondoren berriro zabaldu margolana berriz aztertzeko.Ikuskapen honen bidez nahi dugu zuek haurtzarora bueltatzea, imajina ezazu umea zarela, imajina zeure burua urte bat zenuenean nola ikasi zenuen ibiltzen, amaren eskutik helduta,…
Imajina nola ikusten zaituen Mariak, jolasten edota ibiltzen zaren bitartean barre egiten dizu… erori egin zara eta nabaritzen duzu nola laguntzen dizun berriz zutitzen eta nola besarkatzen zaituen.
Besarkada horretan geratuko gara, pentsatu besotan hartu zaituela, Jesus besotan hartu zuen bezala, itxi begiak eta imajina Mariak eskaintzen dizun maitasuna. Ume txiki batek, amaren besoetan egoten denean, sentitzen duen bakea mugaezina da, amaren besarkada, musua , begirada,… Irudikatu zeure burua Mariaren besoetan. Zenbait minututan nabaritu besarkada horren indarra, maitasuna,… Saia zaitez ez pentsatzen, hausnartu, irribarre egizu eta …eskertu.
Me-note

Begiratu eta entzun

Iruzkina irakurritakoan, margolan bat aztertzea gustatuko litzaidake. Agian ezagutzen duzu wahatsappek duen emotikono bat duelako. Ez da batere erraza, ezagutzen zenuen? Zer sentiarazten dizu? Zer iradokitzen dizu?

IRUZKINA (Oihua – Munch)

Ikusi eta entzun 1892. urteko arratsalde batean piztu zitzaion margolariari irudia buruan. Izan ere hurrengoa idazten du bere egunerokoan:

“Nire bi lagunekin paseon nengoela, iluntzean eguzkiak gorriz tindatu zuen zerua. Momentu horretan gelditu nintzen eta hesi bati bermatuz atsedenaldia hartu nuen; izan ere oso nekaturik sentitu nintzen. Nire lagunek paseon jarraitu zuten baina ni geldirik geratu nintzen, antsietateak mugitu ezinik. […]Fiordoari begira nengoela ilundu zuen.

Hodeiek ere odolaren kolore gorria hartu zuten.Naturan zehar oihu antzeko zerbait aditu nuen. Margolan hau margotu nuen, odolez beteriko hodeiak ere margotu nituen. Koloreek ere oihukatzen zuten”.

Aurpegiak erakusten duen desitxuratzeak garaiko mugak gainditu zituen.
Bertan dagoen gizonak belarriak estaltzen ditu bere oihua eta naturarena ez entzuteko. Margolan honetan delirioa nahiz sufrimendua nagusitzen dira, bitartean bi pertsonak pasean jarraitzen dute lagunaren sufrimendua euren bizitzetatik kanpo utzita.

EBAL

 

Taize – Dona nobis pacen

MODALITATEA  Entzutea                        Evaluación Hara

MUSIKA     Taize – Dona nobis pacen domine

GIDOIA

Oraingoan oinarrizko jarrera hartuko dugu eta isilik egongo gara antzinako kanta bat entzuteko. Latinez eta gaztelaniaz dagoen kanta da eta bertan behin eta berriz entzungo duzue “dona nobis pacen dominun”. “Jainkoa, bakea eman diezagun” esan nahi du. Latinez dago Europa osoko eta gainontzeko kontineentako gazteek abesten dutelako Fantziako herri txiki batean elkartzen direnean, Taizé herrian.

Entzun ezazu eta aprobetxatu erritmoa bakea zure gorputzean nagusi dadin. Fededuna bazara esaldia errepika dezakezu eta otoitz bihurtu.

Idatz dezagun

Bakea sentitu al duzu? Gehiagotan sentitzea gustatuko litzaizuke? Nori gustatuko zenioke “oparitzea”?