“JARRIOZU AURPEGIA” Etxerik Gabeko pertsonen kanpaina

Cáritas Bizkaia.
Urriaren 27an, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina egingo da lelo honekin: Jarriozu aurpegia. Egin planto. Inor ez etxerik gabe”.
Etxegabetasuna prebenitzeko lehen urratsa etxearen galera egoerei aurrea hartzea da. Horretarako, babesgabetasun egoeran (ekonomikoa, soziala, erlazionala, instituzionala, psikologikoa edo motibazionala) dauden pertsonek dituzten baliabideak indartu behar ditugu.

 

ESKERRAK EMOTEN DEUTSUDAZ, ENE JAINKO, BESTEAK LAKOA EZ NAZALAKO

Aldi haretan, parabola hau esan eutsen Jesusek euren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten ebezan batzuei:
«Gizon bik igon eben tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori lakoa ere. Astean bitan egiten dot barau, eta ditudan guztien hamarrenak emoten ditut».
Zergalaria, barriz, urrun gelditurik, ez zan begiak zerura jasotera ere ausartzen. Bular joka ziharduan, ostera, esanez: «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»
Hara Nik esan: azkeneko hau Jainkoagaz adiskideturik bihurtu zan etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu». Lk 18, 9-14

GAUA BADA ERE

Inoiz sentitu duzu zure bizitzan, edo pertsonaren baten bizitzan iluntasuna nagusitzen zela.

1578. urtean zenbait hilabetetan horma baten zuloan espetxeraturik eman ostean, ia argitasunik eta airerik gabe, idazteko zerbait eman ziotenean, poema hau idatzi zuen. bertan azaldu zuen hilabete horietan zehar bizitza, argitasuna eta esperantza ematen zizkion iturritik edan zuela. Enrique Morenteren ostean, Rosalíak fedean oinarritutako esperientzia honi musika jartzen dio.