MOTA Irakurketa – entzuketa |
MUSIKA Rene Aubry La Grande Cascade |
NOLA EGINJuan Mariaren astean gaude. 150 urte baino gehiago dira bere egitasmoa bere lanari jarraitzen diogun menetar askoren esku utzi zuela. Juan Maria gustura ezagutuko zintuztekeen, zuen ondoan egoteko eta entzuteko prest. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).
|
Gogoeta:Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke? |
MOTA Bistaratzea |
MUSIKA Somewhere Over the Rainbow Israel Kamakawiwo’Ole |
NOLA EGINJuan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu. Oinarrizko jarrera. Imajina ezazu une batez Juan Maria zarela. Bai, Juan Maria zure adina zeukalarik. Saint Maloko itsas portuko kaleetan dabilen gazte bat zara. Ilunabarrean, itsas brisak laztantzen zaitu, hotz egiten du eta segundo batzuez itsasoari eta eguzki sartzeari begira zaude. (isilunea) … Bakarrik pentsatzen duzu… Zer polita! Zarata batek harritzen zaitu, iraultzaile talde baten oihuak eta barreak dira. Gazte bat daramate lotuta, iraintzen dute, badirudi apaiza dela, norbaitek salatu duela eta atxilotuko dute… Hurbil zaude eta bere aurpegiak ikusten dituzu. Gaztea kezkatuta eta ikaratuta dago aldi berean eta, hala ere, bare. (isilunea) … Ez duzu ezer ulertzen, bihotza ukabil batean sartuta duzu eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik egiten diote hori? Zergatik? Jarraitzen duzu kalean aurrera amorruz eta ezintasunez… eta beste galdera bat: Eta gazte hori, zergatik jarraitzen du apaiza izaten? Zerk bultzatu du jarraitzera horrek bere bizia arriskuan jartzen duela jakinda? Pentsa eta pentsa, S. Maloko kale ezezagunetan sartu zara, zikin daude eta arrisku sentipena duzu. Jarraitzen duzu. Hurrengo kalean biratu eta zure adineko gazte talde bat ikusten duzu. Ez zara gerturatzen, behatu egiten dituzu, utziak, zikinak, jendea zirikatzen dute, atsekabea eta samintasuna igartzen dituzu beren aurpegietan, hutsunea eta bakardadea… (isilunea)… Zer gertatzen zaie? Nolatan daude hain triste? Beldur diezu eta atzera itzultzen zara. Hala ere, zure buruari galdetzen jarraitzen duzu. Zer gertatzen zaie? Zer egin ahal dut? Zer edo zer egin beharko dut… Korrika etxeratzen zara, ez diozu pentsatzeari uzten, gazte gaixoak! Eta nik, zergatik daukat honen zorte ona? Katedralaren aurretik pasatzen zara, itxita dago eta iraultza gertatu zenetik debekatuta dago sartzea. Hala ere, lehen ikusitakoaren eraginpean sartzen zara eta Jaungoikoari galdetzera ausartzen zara. Zergatik onartzen duzu hau guztia? Zergatik ez duzu ezer egiten? … (isilunea) Gaua da etxera iristen zarenerako, baina zure barnean argi batek distira egiten du, intuizioa, galdera guztien erantzuna… “zeu sortu zaitut, behar zaitut”. Gau horretan ez duzu lorik egiten, aurpegi guztiak biraka dabiltza zure buruan, kale bakoitzeko galderak… ilunabarra ere bai, baina batez ere intuizio hori: “behar zaitut”. |
Gogoeta:Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu? Egoera askotan gure beharra izaten dute (pobrezia, ekologia, familiaren maitasuna, ikasgelako giro ona, etorkinak, hiritartasuna, ondo prestatzeko erantzukizuna, auzoa, arazoak dituzten lagunak…) Badago baten bat konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?
|
MOTA Erlaxazio progresiboa |
MUSIKA Enchantament 2 |
NOLA EGINEseri eroso aulki batean, hankak gurutzatu barik. Egin, astiro, arnasketa sakon bat. Orain berriro. Gero, txandaka, gihar batzuk tenkatu eta erlaxatu. Hori egin ostean, giharra tenkatu aurretik baino erlaxatuago egongo da. Arreta giharretan bilduko dugu, nola tenkatu eta nola erlaxatu egiten diren sentituz. Apurka-apurka sumatuko dugu gihar jakin baten tentsioa eta, ondorioz, gai izango gara tentsio hori murrizteko. Lantzen ari garen giharrak bakarrik tenkatu behar ditugu, ez beste talde batekoak. Ez dugu arnasketa gelditu behar, ezta hortzak edota begiak estutu. Arnastu astiro eta erregulartasunez eta pentsatu soilik tentsio eta erlaxazioaren arteko desberdintasunean. Tentsio bakoitzak 5 bat segundoz iraun behar du; erlaxazio bakoitzak ere, 5 bat segundoz. Zenbatu “1, 2, 3…” Kontuz ibili behar gara lesioren bat edo giharrak zurrun baditugu. (Denbora gutxi baldin badugu, atalen bat ez dugu egingo)
AMAIERA: Gorputz osoa sentitu behar dugu erlaxatuta. Eskertu sentipen hori eta gorputz osasuntsua eta biziz beteta duzula. |
MOTA Arreta |
MUSIKA Chopin Nocturno edo AMELIE La valse des monstres |
NOLA EGIN Arreta hotsetan jarrizOinarrizko jarrera hartuko dugu (iraila-1) eta saiatuko gara pianoko pieza honen nota guztiak entzuten. Gure arreta musikan eta bestelako hotsetan jarriko dugu. Entzun baino ez dugu egingo, ezer baloratu barik. Pentsamenduak baldin badatozkigu, pasatzen utziko diegu eta musikara ekarriko dugu berriro gure arreta. Izan ere, pentsamenduak kontrolatzea lagungarria gertatuko zaigu geure bizitza gobernatzeko. (musika edo isilunea) Kanpoko hotsak ere entzungo ditugu hemendik aurrera, musika bigarren mailan utzita. Zaratak besterik ez dugu orain entzuten, horiek baloratu gabe, bakarrik gure arreta zer edo zertan biltzeko erabiliko ditugu. (musika edo isilunea)
|
Nire eskuek zaindu ahal zaituzte
MODALITATEA Irudikapena Ebal |
MUSIKA Joaquín Rodrigo Concierto de Aranjuez – 2° Mov Adagio |
GIDOIAOinarrizko jarreran jarrita, irudikapena egiten prestatuko gara. Nahi dut zuk irudikatzea buru gainean oso izar polita duzula, argitasunez beterikoa, oso distiratsua. Nahi dut irudikatzea nola argi hori zugana jaisten den eta nola heltzen den zure bururaino. Orain nahi dut argi berezi hori zure buruan sartzea eta gorputz osotik hedatzea. Nabaritu nola argi zuri hori aurpegitik pasatzen den, nola ukitzen duen zure ilea, zure lepoa, besoak,…zure eskuetara ailegatu arte. Ondoren nabarituko duzu nola argi horrek zure atzamarrak betetzen dituen. Nabaritu nola argi hori bularretik pasatzen den, bizkarretik, tripatik, behera doa… hanketara ailegatu arte. Laster oinetara ailegatu da eta bertan behatzak argitasunez beteko ditu. Orain zure bihotz barruan begiratu, aztertu. Nabaritu nola argi horrek zure bihotza maitasunez betetzen duen.Zure ingurukoek maite zaituztela nabaritzen duzu. Zure bihotzeraino ailegatu den argi horri esker zuk ere ingurukoak maite dituzu, guztiak maiatzeko indarrak dituzu. Ailegatzen zaizun maitasuna hartu egiten duzu, zure gorputz osoan sakabanatu dena, eta irribarretsu agertzen zara, eskerrik asko esateko adierazten duzuna. Ailegatu zaizun argi hori mundu guztiari oparitzeko beharra duzu, pertsona desberdinak ukitzen imajinatzen duzu zeure burua, zure irribarrea ez ezik, maitasun berezi hori emateko asmoz.
|
Coldplay
#YoCanto. Viva la Vida (Coldplay)
MOTA: ArnasketaEbal. Hara |
MUSIKA Vangelis 1492 Conquest of Paradise |
NOLA EGINHiru arnasketa-mailak edo motak ezagutu eta 10 diafragma-arnasaldi egin. (puztukia) –Hiru mailak. Arnasketa osoa. Ariketa hau arnasketa hobetzeko erabiltzen da. Hiru mailatan bereiziko dugu arnasaldia: abdominala, torazikoa eta klabikularra. Ikasi behar dugu kontrolatzen airea biriketara sartzen eta biriketatik ateratzen eta bidaltzen nahi dugun lehenengo, bigarren edo hirugarren mailetara une bakoitzeko beharren arabera: 1. Abdominala erregulartasunez eta oxigeno gehiago behar dugunean. 2. Toraziko-abdominala, oxigeno beharra are handiagoa denean. 3. Klabikular-toraziko-abdominala, birikak erabat bete nahi ditugunean. Identifikatu ahal ditugu gorputz eta buruko sentipenak hiru arnasketa motei lotuta: Arnasketa abdominalak egonkortasun eta ongizate sentipenak sortarazten dizkigu. Beste biek, asaldura eta ezinegon egoerak. -Puztukia Ariketa honek diafragma giharra erabiltzen irakasten digu. Puztukia puztuko bagenu bezalakoa da ariketa hau: Arnasa hartzean, airea biriken azpiraino iritsi behar da sabela puztuz (puztukia); arnasa botatzean, sabela barnerantz sartu behar dugu (puztukia hustu egiten da). Sabelaldearen mugimendu hau, barnerantz eta kanporantz, diafragma giharrak eraginda da: uzkurtu egiten denean diafragma jaisten da, presioa egiten du sabelaren barnean eta kanporantz ateratzen du. Airea botatzean, giharra erlaxatu egiten da eta igo, eta sabela barnerantz sartzen da. Egin arnasketa mota hau 10 aldiz gutxienez.
|
#MenetarraNaiz H. Andrés
«Ser buena gente nos hace mejores»
Pertsonak trebatzen ditugu, etorkizuna eraikitzen dugu.
![]()
Eso que tú me das
Jarabe de Palo – Eso que tú me das LETRA