Cáritas Bizkaia.
Urriaren 27an, igandea, etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina egingo da lelo honekin: Jarriozu aurpegia. Egin planto. Inor ez etxerik gabe”.
Etxegabetasuna prebenitzeko lehen urratsa etxearen galera egoerei aurrea hartzea da. Horretarako, babesgabetasun egoeran (ekonomikoa, soziala, erlazionala, instituzionala, psikologikoa edo motibazionala) dauden pertsonek dituzten baliabideak indartu behar ditugu.
Aldi haretan, parabola hau esan eutsen Jesusek euren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten ebezan batzuei:
«Gizon bik igon eben tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan: «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori lakoa ere. Astean bitan egiten dot barau, eta ditudan guztien hamarrenak emoten ditut».
Zergalaria, barriz, urrun gelditurik, ez zan begiak zerura jasotera ere ausartzen. Bular joka ziharduan, ostera, esanez: «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»
Hara Nik esan: azkeneko hau Jainkoagaz adiskideturik bihurtu zan etxera; bestea, barriz, ez. Izan ere, bere burua goratzen dauana beheratu egingo dau Jainkoak, eta bere burua beheratzen dauana goratu». Lk 18, 9-14
Automasajea garrantzi handikoa da gorputzaren atalekin harremanetan jartzeko eta bertan blokeoa dagoen ala ez sumatzeko
Ezker aldetik hasi behar da, gorputzaren eta lurraren polo magnetiko hartzailea baita eta, bestetik, ezker aldea estimuluak eta bulkadak organoetara hobeto zuzentzen dituena delako.
Inportantea da erlaxatzea arnasketa batzuk eginez edo puntu jakin batean arreta bilduz. Masajea presarik gabe eta leunki egin behar dugu.
Eskuak igurtzi energia aktibatzeko eta, segidan, gorputzaren atal hauetara eraman:
1.-Burua. Masajea egin kolpe leunak emanez buruan.
2.-Bekokia. Erditik albo bietara.
3.-Begiak. Eskuak harrotuz.
4.-Sudurra. Eskuek triangelu bat osatuz.
5.-Ezpainak. Esku bat goiko ezpainean eta bestea behekoan.
6.-Belarriak. Belarri-gingilatik tiraka.
7.-Barne belarria . Lokietan egin masajea. Hatzen artean.
8.-Garondoa eta lepoa. Garondotik hasita masajea beherantz egin.
9.-Sorbaldak. Ezker ukondoa altxatu eskuin eskuaz eta alderantziz.
10.-Klabikulak. Eskuak gurutzatuz.
11.-Besoak.-Barneko aldetik jaitsiz eta kanpoko aldetik igoz.
Inoiz sentitu duzu zure bizitzan, edo pertsonaren baten bizitzan iluntasuna nagusitzen zela.
1578. urtean zenbait hilabetetan horma baten zuloan espetxeraturik eman ostean, ia argitasunik eta airerik gabe, idazteko zerbait eman ziotenean, poema hau idatzi zuen. bertan azaldu zuen hilabete horietan zehar bizitza, argitasuna eta esperantza ematen zizkion iturritik edan zuela. Enrique Morenteren ostean, Rosalíak fedean oinarritutako esperientzia honi musika jartzen dio.