Zerbait egizu

(Portugaleteko ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)

Ba al dago aldatuko zenukeen zerbait? Kanta honek gogorarazi nahi digu ez dugula denbora alferrik galdu behar, eta zerbait aldatu behar dugula uste badugu horren alde borrokatu behar dela. Denbora aurrera doa eta ez badugu ezer egiten gauzak ez dira berez aldatuko. Hortaz, Altxa zure eskua eta aldatzeko zerbait egizu.

 

Nork ematen du gutxien?

Hurrengo bideoa ez da erraza ikusten. Europan dauden gobernariez dihardu, gobernari horiek gu ordezkatzen gaituzte eta gure iritziaren araberako erabakiak hartzen dituzte. Hori dela eta, gure iritzia oso garrantzitsua da eta bideo honi esker gure iritzia osatu ahal dugu.

Gauza asko ikasi ditut.

Welchek, bentrilokua eta umorista denak, Txileko telebistak telesaio batera gonbidatu zuenean, ipuintxo hau idatzi zuen:“ jendeari zerbait serio erakusteko beharra nuen, bihotzak diktatukoa zerbait; hori dela eta ipuin hori idaztea erabaki nuen. Eta La Marioneta izeneko ipuina sortu zuen. “ telesaioa amaitzean ipuina zen olerkia irakurri nuen eta asko harritu ninduen ikusteak jendeak, negarrari eutsi ezinik, zapiak ateratzen zituela”. Interneten aurki dezakezuen, bertan jartzen du García Márquezek idatzitakoa dela, baina berari bost axola.

Ipuina entzungo dugu. Zer da gehien harritu zaituena? Zergatik? (ez bada ondo entzuten testu idatzi duzue)