Hitz magikoak

Astelehen honetan, ipuin xume baten bidez, hitz magiko batzuk gogoratuko ditugu…
Hitz magiko horiek munduko pertsona guztiek ezagutzen dituzte, baina batzuei ahaztu egiten zaie esatea, erabiltzea, haien arabera bizitzea…
Horregatik gogoratu nahi ditugu gaur!!

Kutxa letrez beteta

Danielen aitona oso abenturazalea da, eta aurten, bere urtebetetzeagatik, izenik gabeko herrialde batetik opari bitxi bat bidali dio: letra distiratsuz betetako kutxa bat.
Gutun batean, aitonak esaten dio letra horiek hitz atseginak direla eta, besteei oparituz gero, pertsonek gauza asko egin ditzaketela: triste dagoenari barre eragin, pozez negar egin, ulertzen ez dugunean ulertu, besteei bihotza zabaldu, hitz egin gabe entzuten irakatsi.
Danielek oso pozik jokatzen du bere gelan, hitzak muntatzen eta desmuntatzen ditu etengabe.
Batzuetan, letrak bakarrik elkartzen dira hitz fantastikoak eta irudimenezkoak osatzeko, izan ere, Daniel magikoa da, hitzen azti bat da.
Egun batzuk daramatza opari berezi bat prestatzen gehien maite dituenentzat.
Oso dibertigarria da amaren aurpegia ikustea goizean
«egun on, ederra» ikusten duenean burkoaren azpian; edo aitak bere autoan «maite zaitut» urdin bat aurkitzen duenean.

Bere hitzak atseginak eta politak dira, laburrak, luzeak, soinu ona dutenak eta ongi sentiarazten dutenak:
Eskerrik asko
Maite zaitut.
Egun on.
Mesedez
Sentitzen dut.
Atsegin zaitut

Danielek badaki hitzak ahaltsuak direla, eta berari gustatzen zaio hitz horiekin jolastea eta entzuten dituenean jendearen zoriontasun-aurpegia ikustea.
Badaki hitz atseginak magikoak direla, besteen atea irekitzen dizuten giltzak bezalakoak.

Zu atsegina bazara, dena da atsegina zurekin.
Eta Danielek gaur galdetzen dizu:
Saiatu eta hitz atseginen magoa izan nahi duzu?

Saiatu gaur zure ingurukoekin atsegina izaten, hemen eta etxean, kalean eta patioan…
Erabili hitz magikoak eta ikusiko duzu…