Hilero, mundu osoko kristauek otoitz egiten dute Frantzisko aita santuak Eliza osoari proposatzen dion asmoarekin.
Urtarril honetan, «migrazioak, gerrek eta pobreziak eragindako joan-etorriak direla eta, inolako irakaspenik ez duten haur eta gazteen hezkuntzarako eskubidearen» alde otoitz egiteko eskatzen digu.
Egunero ikusten dugu albistegietan zenbat pertsonak uzten duten etxea, herrialdea… eta bizitza arriskatzen duten beraientzat eta familientzat bizitza hobe baten bila.
Ume txiki askok laguntzen diote familiari, amari.
Gaur Aita Santuaren bideoa ikusiko dugu eta ondoren gure bihotzak gehien ukitu dituen gauzaren bat partekatu dezakegu (hitzen bat, irudiren bat, daturen bat…)