Pazkoa iritsi da

Jesus berpiztu egin zen, Pazkoa iritsi zen!
Jesus bizi da eta iragarri behar dugu argia eta bizitza dela gure bidea.
Horregatik pozten gara eta gozatu egiten dugu abesti honekin. «Vive», Unai Quirosena, Fanoren marrazkiekin.

Abestiaren ondoren, elkarrekin otoitz egin genuen:

Jesus, gure anaia eta laguna,
zu berpiztu egin zara eta betiko bizi zara.

Bete gaitzazu zure bakearekin eta pozarekin,
gure bizitza zure bizitzaren isla izan dadin.

Ikusten gaituzten guztiek jakin dezatela zu berpiztu zarela,
betiko bizirik zaudela. Amen.