Jesusek esan eutsan Nikodemori:
Izan ere, hain maite izan eban Jainkoak mundua, bere Seme bakarra emon eutsan-eta, Haregan sinesten dauanik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino.
1-3 Lehen Hezkuntza
4-6 Lehen Hezkuntza
Agian Carlo Acutis entzun duzu. Jainkoaren influencer-a edo lehen santu millenniala deitzen diote.
Carlo italiar gaztea zen, ikasle ona eta kirolari handia, informatika eta sare sozialen zalea, eta Jesusen jarraitzaile ona eta santu izateko nahia partekatzen zituen. Txikitatik joaten zen bere parrokiara eukaristian parte hartzeko aukera zuen guztietan. «Eukaristia zerurako autobidea da» esan ohi zuen.
Carlo oso gazte hil zen, 15 urte zituela, minbizi baten ondorioz, 2006an.
Leon XIV .a Aita Santuak santu izendatu zuen joan den igandean, irailak 7.
Carlok gazte-gaztetatik ulertu zuen Jainkoak bere Jesus Semeari ematean digun maitasuna.