Gaur, maiatzak 21, Elkarrizketarako eta Garapenerako Kultur Aniztasunaren Munduko Eguna da
Ospakizun honekin, Nazio Batuek munduan dauden kultura ezberdinen aberastasunaz konturatzea nahi dute.
Desberdinak garela eta pertsona eta kultura bakoitzak balio handia duela onartzeak bake- eta anaitasun-kulturan bizitzen laguntzen digu.
Gaur bereziki, baina urteko egun guztietan esan dezagun:
«Desberdinak gara, berdinak gara».
Egun honek konpromiso bat eskatzen digu: inor ez dadila bakarrik edo baztertua sentitu, denak (ikasgelan, patioan, herrian edo auzoan) maitatuak eta baloratuak senti daitezela, hartzen ditugun moduagatik…