Horretan, zerua zabaldu zan, eta Jainkoaren Espiritua ikusi eban uso-irudian jaisten ete bere gainera etorten. Eta berba hau etorri zan zerutik:
– Hau da nire Semea, nire maitea; Berau dot atsegin. (Mt 3, 17)
«Zu nor zara», galdetu zioten ume bati aitona-amonen herrian eguberri hauetako egun batean.
«Luisen eta Angelaren semea naiz», erantzun zuen mutikoak zalantzarik gabe.
Izan ere, herrietan ez du hainbeste axola nola duzun izena, baizik eta nor diren zure gurasoak, aitona-amonak, zein familiatakoa zaren…
Igande honetako Ebanjelioa istorio honen antz pixka bat du.
Jesus Jordan ibaira hurbiltzen da Juanek bataiatzeko.
Eta Jainko Aitaren ahots bat entzuten da: «Hau nire seme maitea da».
Eta hori bataiatzen den pertsona bakoitzarekin gertatzen da: une horretatik aurrera «Jainkoaren seme maitatua da, Jesusen anaia».