Guztiok oso pertsona bereziak gara, zenbaitetan berezitasun horrek arraro edo deseroso sentiarazten gaitu. Ondokoen maitasunak baliotsuak garela adierazten digu eta maitasun hori galtzeak guztiz kontrakoa sentiaraziko digu; hala ere, ez ahaztu oso pertsona berezia zarela.

DBHko ikasle batek idazki hau kantarekin batera bidali nahi izan dizkizuegu, eskerrik asko:

“Zenbaitetan izaten ditugun harremanak apurtu egiten dira, primeran moldatzen ginela uste bagenuen ere. Zergatik hondatzen dira? Zer egiten dugu gaizki? Horren aurrean ez dugu aurrera egiten, gertatutakoaren erantzuna bilatu asmoz, zentzurik gabeko galderak egiten dizkiogu geure buruari. Horrek guztiak ez du inolako logikarik galdutako pertsonak Aurrera egitea lortu duelako; hortaz, ez da itzuliko. Zu oso pertsona erakargarria zara; beraz, lasaitu zaitez irteerarik gabeko harreman hori dela eta ez pentsa pertsona arraroa zarenik.. Pentsatu itsasoan arrain asko dagoela, zu benetan maitatuko zaituen pertsona bat aurkituko duzu; beraz izan zaitez berriro “pertsona arraro hori”, entzun ezazu Sweet Californiaren kanta polita lasaitu ez zarelako hórrela sentitu den persona bakarra.”

Share Button

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.