Pertsona zintzoa izan

PERTSONA ZINTZO BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA

-. Baina urteetan zehar lortutako oso berezia da, ezta?

RAFA NADAL. Noski baietz, uste dut  denboraldi honetan lortutakoa oso garrantzitsua izan dela, dudarik Gabe lortzen oso zaila zelako. Urte askotan oso gauza garrantzitsuak lortu dira baina atzean lan eta ilusio handia daudelako. Oso pozik nago eta laguntzen didan jendeari nire esker ona helarazi nahi diot, nire taldeari baita nire familiari ere.

-. Nola egiten duzu hainbeste laudoriok zure nortasuna ez kaltetzeko?

RN -. 20 urterekin gertatu ez bazitzaidan, askoz zailagoa izango da 31 urterekin gertatzea, ezta? Oso bizitza arrunta daukat, hori da errealitatea,…sinestea zaila bada ere.

– Bai, baina horixe bera oso deigarria da.

RN – Ba egia da. Ni etxean egoten naizenean oso bizitza arrunta daukat. Manacorren nagoenean, pertsona arrunta naiz, nire lagunak bezalakoa. Argi dago egoeraren arabera ezin naitekeela nire lagunak bezalakoa izan, baina bizitzaren oinarrizko gauzetan guztiz pertsona arrunta naiez, eta nire ustez hauxe oso garrantzitsua da; kiroletan lortutako arrakastak baino garrantzitsuagoa. Nire ustez giza maila lortutako arrakastak : lagunak izatea ondoan duzun jendearekin harreman osasuntsuak izatea, ondoan duzun jendeak zutaz ondo hitz egitea,…Horixe bera bada garrantzitsuena. Azkenean pertsona zintzoa izatea litzateke premiazkoena, nire ustez, behintza,t hala da. Argi dago beste arlo batzuetan; adibidez nire kasuan kirol maila, lortutako lorpenek une zoriontsuak ekar ditzaketela; baina badaude bizitza osorako zoriontasuna ekartzen duten beste gauzak.

Share Button

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.