Askotan bizitzaren zehaztasun txikiek desberdintasun handia dakarte.
Mes: diciembre 2019
Errukian fidatu
Kontuz!
MOTA IrudikapenaEbal. Hara |
MUSIKA Adele Someone Like You! |
NOLA EGIN (egokitu hartzaileen adinera)Batzuetan gure gogoa pentsamendu ezkorrek trabatuta, ez aurrera ez atzera, gelditzen da (txarto egin nuena, edo sufritu nuen bidegabekeria, edo geroago egin beharko dudana eta kezkatzen nauena, edo pertsona hura… ez dut denborarik). Behin eta berriz itzultzen dira eta, hala ere, horrek ez digu irtenbiderik erakusten, baizik eta pentsamenduak lausotu eta gero eta ezkorrago bihurtu (ezin dut, ez dut balio, ez naute onartzen, begitan hartu naute, pertsona horrek… bizitza bera…). Ezkortasun hori, oinarriren bat izan arren, areagotu egiten da eta paralizatu egin gaitzake. Orduan geure gorputza erlaxatzea lor genezake, baina horrela bakarrik agian ez ditugu ideiak geldiaraziko. Itoarazten gaituen kontu batean pentsatzeari utzi nahi diogunean, orduan hor duzu, burutik ezin kendu. Ariketa honek pentsamendu eta gogoeta bide ezkorrak ordezkatzen ikasteko balio lezake. Horretarako jakin beharko genuke geure buruan ezkortasun antzu eta obsesiboaren burrunba darabilgun, segidan horri aurre egiteko. Agian orain ez gaude horrelako une batean, edo agian ez zaizue hori gertatzen. Hala ere, geure burua kontrolatzeko trebatuko gara pentsamenduek mendera ez gaitzaten:
Oinarrizko jarreran, arreta jarriko diegu gure pentsamenduei.
Une honetan larritzen gaituen zerbait gogoratuko dugu edo kezkatzen gaituen egoera bat irudikatuko (harremanak, akatsen bat, garrantzi handiko azterketa, partida bat, beldurra, konplexua sortzen digun zerbait, hurbileko norbaiten gaixotasuna, umilazioren bat…). Sumatzen dugu nola sentiarazten gaituen horretan pentsatzeak. Saiatzen gara ikusten pentsatu dugunak laguntzen digun irtenbidea aurkitzen ala abaildu egiten gaituen. Ea berreraikitzera, laguntza eskatzera, haztera bultzatzen gaituen edo ahuldu, haserrarazi egiten gaituen. Erabakia hartu behar dugu: gure pentsamendu ezkorrekin jarraitu ala pentsamendu horiek geldiarazi. (hiru modu)
|
GogoetaGogoratzen duzu kanalez aldatzera behartu zaituen egoeraren bat? Ba al dago “egia sakonen bat”? Gogoratu eta idatzi zure ustez bene-benetakoa den esaldi bat, zuretzat eztabaidaezina den egia bat.
|
Boluntarioen Nazioarteko eguna.
Bihar, abenduak 5, boluntarioen nazioarteko eguna izango da.
Proiketu honetan parte hartu zuten pertsonek ez zekiten nor zeukaten zain…
Baztertzen duzu ala errespetatzen duzu?
Desgaituen Nazioarteko Eguna.
Desgaitasunak pertsona edota talde baten bizimodua baldintzatzen du. Hitz hori erabiltzen da gorputz edo adimen mailan egon daitekeen urritasuna, gaixotasun mentalak eta gaixotasun kronikoak adierazteko.
«Nazioarteko egun honetan, mundu inklusiboa, bidezkoa eta jasangarria lortzeko egin dezagun lan elkarrekin. Mundu honetan desgaituen eskubideak guztiz eragingarriak izan daitezen lan egin behar dugu.” António Guterres, NBE-ko Idazkari Nagusia
DENA ONDO ATERAKO DA
Luis Guitarra abeslariaren kanta bat eta Miryam Artolaren panpina ausarta «Muxotepotolobat»

