Izan gaitezen abegikorrak


Frantzisko aita santuaren otoitza migratzaile eta errefuxiatuen alde…

Jesus:
Itxaropena eraman dezagun,
Iluntasuna dagoen tokian zure argia jar dezagun,
Eta tristura dagoen tokian jar dezagun zure poza.

Jesus:
Zugandik justuak izaten ikas dezagun,
Inor gure artean baztertua senti ez dadin
Eta ikas dezagun anai-arrebak bezala bizitzen.

Jesus:
Ez gaitezen berekoiak izan, eskuzabalak baizik.
Desberdina dena hartzen jakitea
Bereziki, herrialdea utzi behar duten pertsonei
Bizimodu hobea bilatzeko.

Jesus:
Atseginak izan gaitezen.
Migratzaileekin eta errefuxiatuekin
Eta ikas dezagun zein polita den
Anai-arrebak bezala bizi. Amen.