Maitasun-xahuketa bat…



Jesus Betanian zan, Simon lepradunaren etxean. Mahaian egoala, emakume bat etorri zan, hartzurizko ontzian nardozko ukendu usain gozodun eta garestia ekarrela. Ontzia hausi eta Jesusi burura isuri eutsan.
Batzuek, hasarre, honan esaten eutsoen alkarri:
«Zergaitik holan alperrik galdu ukendu hori? Hirurehun denarioz goitik saldu zeikean eta dirua behartsuei emon».

Hau datorren igandeko Ebanjelioaren zatitxo bat da. Erramu Igandean hasten da Aste Santua.
Egun berezi batzuk biziko doguz eta Jesusen «maitasun xahuketa» gogoratzen dogu, bere bizitza gure alde eman eban.
Irakurri dogun testuan emakume baten «maitasun xahuketa» ikusten dogu, Jesusen buruan lurrin garestia dala…

Gainera, atzo, martxoak 21, Down Sindromearen Munduko Eguna dela gogoratu nahi dugu.
Gaur, Down pertsona guztiak gogoratu nahi ditugu, haien familiak, zaintzen eta laguntzen dituztenak, hezitzaileak… horietako bakoitza ere «maitasun xahutze» bat delako.

Keinu bat egingo dugu: bi eskuak zabalik jarriko ditugu gure bihotzaren gainean, eta minutu batez isilik egongo gara (Down pertsonaren bat gogoratuz edo gaur egun «maitasun xahutze» txiki bat izaten jakin dezagun eskatuz).