Herrien arteko itxaropen misiolariak

Domund egunean, modu berezian, Eliza unibertsalak misiolarien alde otoitz egiten du eta misioetan laguntzen du.
Mundu osoan ospatzen da urriko azken-aurreko igandea, «misioen hilabetea».
2025. urte honetako leloa «Herrien arteko itxaropen misiolariak» da.
Gaur, Miguel Ángel Villacé Menesiano anaiari egindako bideo bat ikusiko dugu. Menesianoen komunitateetan misiolari izan da aspaldian Bolivian, Txilen eta, azken 22 urteetan, Indonesian, eta Madrilgo Menesiano ikastetxean egon da, oporraldi batean familiarekin.
Bideoa ikusi ondoren, gehien gustatu zaiguna komentatu dezakegu…