Jesusek esan zien bere dizipuluei:
– Ni noan lekura, badakizue bidea.
Tomasek esaten dio:
– Jauna, ez dakigu nora zoazen, nola jakin dezakegu bidea?
Jesusek erantzuten dio:
– Ni naiz bidea, eta egia, eta bizitza. Inor ez da Aitarengana joaten, nigatik baizik. (Jn 14)
Gaur abesti bat entzungo dugu: «Eres tu mi vida», Sara Valenciak abesten duena.
Datorren domekako Ebanjelioak esaten dauana jasotzen dauan abestia da:
Jesus, zu zara nire bizitza, zu bakarrik, Jauna.
Nire Bidea zara, nire Egia zara.
Zu zara nire indarra, zu bakarrik, Jauna,
nire bidea eta askatasuna zara…