Denok gara oso baliotsuak

Aldi haretan, parabola hau esan eutsen Jesusek euren buruak zintzotzat hartzen eta besteak gutxiesten ebezan batzuei:
Gizon bik igon eben tenplura otoitz egitera, bata fariseua eta bestea zergalaria. Fariseuak, zutunik, honan egiten eban otoitz bere barruan:
– «Eskerrak emoten deutsudaz, ene Jainko, besteak lakoa ez nazalako: lapur, gaizkile, adulteriogile; ezta horrako zergalari hori lakoa ere. Astean bitan egiten dot barau, eta ditudan guztien hamarrenak emoten ditut».
Zergalaria, barriz, urrun gelditurik, ez zan begiak zerura jasotera ere ausartzen. Bular joka ziharduan, ostera, esanez:
– «Ene Jainko, erruki zakioz pekatari honi!»                   
(Lk 18)

Datorren igande honetako ebanjelioan Jesusek parabola bat kontatzen digu pentsarazteko…
Jesusek oso onak direla uste duten eta besteak mespretxatzen dituzten pertsonei hitz egiten die.
Seguru inoiz gertatu zaigula hori guri.
Horregatik, gaur dei bat daukagu: gutariko bakoitza oso baliotsuak garela konturatzea. Ezaugarri desberdinak ditugu, izateko modu desberdinak, baina duintasun bera. Jainkoaren seme-alabak eta anai-arrebak gara.

Gaur asko baloratu nahi ditugu gure lankide guztiak!

Parabola hori bineten bideo batean ikusten dugu, orain Asturiasen bizi den Txileko familia batena, Valeria eta Ivan (Valivan). Bere bideoak Jesusen mezua guri kontatzeko modua dira