Jesus argia da

Jesusek, bidez joiala, jaiotzatik itsu zan gizon bat ikusi eban. Txistua bota eban lurrera, txistuaz lohia egin eta lohiaz begiak igurtzi eutsazan itsuari; gero, esan eutsan:
– «Zoaz eta garbitu zaitez Siloeko uraskan». (Siloek «Bialdua» esan gura dau).
Joan zan, bada, itsua, garbitu eta ikusten ebala bihurtu zan.
Auzokoek eta lehen eskean ikusten ebenek esaten eben:
– «Ez al da hau jesarrita eskean egoten zana?»
Batzuek inoen:
– «Bai, bera da».
Beste batzuek:
– «Ez, ez da ha, haren antzeko bat baino».
Berak, barriz, inoan:
– «Bai, haxe naz».
Orduan itaundu eutsoen:
– «Zelan edegi jatsuz, bada, begiak?»
Eta harek erantzun:
–  «Jesus dalakoak lohia egin dau, begiak igurtzi deustaz eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu»; joan, garbitu eta ikusten hasi naz».         (Jn 9)

Igande honetako Ebanjelioaren zati bat irakurri dugu.
Jesusek denei erreparatzen die. Bere begiradak pertsonen premia-egoerak deskubritzen ditu.
Gaur ikusten dugu nola ikusten duen itsu bat, hurbiltzen zaion eta argia ematen dion bere begiei
Guk ere gaur eskatuko deutsogu Jesusi bere argia emon, argi ikusten ez dogun egoeretarako.
Bideoa ikusten dugu eta ondoren, nahi duenak, parteka dezake zertarako nahi duen Jesusek bere ARGIA oparitzea…