Entzun zure bihotzari

Bihotzaren Munduko Eguna irailaren 29an ospatzen da.
Egun honen helburua gaixotasun kardiobaskularrei, horien prebentzioari, kontrolari eta tratamenduari buruz kontzientziatzea da.
Bihotzeko gaixotasunak dira munduko lehen heriotza-kausa.
2026. urte honetako leloa «Ez galdu taupada bat bera ere» da (Don ‘t Miss a Beat).

Ikus dezagun bideo hau, «gure bihotzari entzutera» gonbidatzen gaituena…
Egon gaitezen esna eta adi ondo zaintzeko:
– Elikadura onarekin
– Ariketarekin
– Sendagileen arretarekin, behar izanez gero…