Elkarrekin eta bakean ibiltzea

Beste asteazken batzuetan bezala, gaur ere BAKEA eskatu nahi dugu…
Gogoratu nahi dugu gure munduko leku askotan oraindik ere gerrak, indarkeria… daudela.
Errugabe asko hiltzen direla, jende askok utzi behar duela bere etxea, bere hiria bizirik irauteko eta bizitza hobea bilatzeko…

Nahiago nuke denok elkarrekin ibili ahal izango bagina, maitasunez, bihotzean laztanak eginez, pauso bakoitzean irribarre bat eginez, begiak altxatuta…

Honela kontatzen digu Dani Martinek bere abestian: «Caminar»

Entzun eta gero otoitza egin genuen:

DENAK:              Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!

1. Gorrotoa dagoen tokian, maitasuna jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!

2: Laidorik baldin bada, barka nazazu;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!

3. Zatiketa dagoen lekuan, jar dezadan nik batasuna;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!

4. Etsipena dagoen lekuan, itxaropena jar dezadan;
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!

5: Tristura den lekuan, jar dezadan nik poza.
DENAK: Jauna, egizu nitaz zure bakearen tresna!