Jainkoak konta diezazula

Atzo, azaroak 8, Elizbarrutiko Eleizaren Eguna ospatu zan.
Fedea bizi dogun guztioi eskainitako eguna da gure probintzia, gure gotzainagaz, abade, erlijioso eta erlijioso guztiekin, katekista, familia, ume eta gazteekin…
Elkarrekin kristauen familia handia gara, elizbarruti deitzen dogun Jesusen jarraitzaileen alkartea gara.

Aurten leloa: «Jainkoak konta diezazula».
Bideoa ikusi ondoren, ozen esan ditzakegu gure gotzainaren izena, gure parrokiako apaizena, ezagutzen ditugun katekistena, komunitateko anaiena…
Isilune bat ere utz dezakegu, bakoitzak bere izena eta «Jesus: kontatu nirekin…» esateko. Adibidez:
– «Pablo naiz, Jesus: kontatu nirekin» edo
– «Maria naiz, Jesus: kontatu nirekin”.