Orduan, erregeak esango deutse eskoikoei:
“Zatoze, nire Aitaren bedeinkatuok;
hartu egizue munduaren sortzetik zuentzat prestaturik dagoan erreinua.
Ze gose nintzan, eta jaten emon zeunsten;
egarri, eta edaten emon;
arrotz, eta etxean hartu ninduzuen;
biluzik nengoan, eta jantzi egin ninduzuen;
gaixorik, eta bisitatu;
espetxean, eta ikustera etorri zinien”.
Datorren igandean Jesus gure Erregearen jaia ospatuko dugu.
Jesus nire bizitzako erregea da eta nire bihotzean agintzen du sartzen uzten badiot…
Baina kontuz:
Jesus gure bihotzean nagusi bada, ezin diogu utzi denak maitatzeari, batez ere gehien behar dutenak…
1-3 LH
«Jesus erregea da»
4-6 LH
«Jesus Erregea da», Veronica Sanfilippokoa