Enkargu bat jaso dugu…

Jesusek parabola hau esan eutsen ikasleei:
“Gizon batek, urrutira joaterakoan, bere morroiei dei egin eta bere ondasunak itzi eutsezan.
Bati bost talentu emon eutsozan, beste bati bi, beste bati bakarra; bakotxari bere trebetasunaren arabera.
Eta gero joan egin zan.
Bost talentu hartu zituana hareekin lanean hasi zan behingoan, eta beste bost irabazi zituan.
Bi hartu zituanak be gauza bera egin eban, eta beste bi irabazi zituan.
Bat hartu ebanak, ostera, lurrean zuloa egin eta bertan gorde eban bere nagusiaren dirua. (Mt 25)

Datorren igande honetako Ebanjelioak Talentuen Parabolaz hitz egiten digu.
Bakoitzari Jainkoak dohain asko eman dizkigu, talentu asko,…
Orain, ikus dezagun nola kontatzen digun istorio hau Valivan familiak, Ebanjelioari buruzko animazio-bideoak egiten baititu.
Gero, bereziki ongi ematen zaigun gauzaren bat parteka dezakegu, jaso dugun talenturen bat, besteei laguntzea nahi duguna…