Gaur Leon Aita Santuaren ahotsa entzungo dugu.
Hitz egiten digu bedeinkapena dela ur fresko pixka bat izatea nekaturik gaudenean, ibilaldi luze baten ondoren…
Gainera, gogorarazten digu munduko 4 pertsonatik 1ek ez duela ur garbirik.
Hilero, Aita Santuak asmo bat proposatzen du elkarrekin otoitz egiteko, mundu osoko kristauak.
Irailerako asmoa «Ura zaintzearen alde» da.
1-3 LH
Ikus dezagun bideo hau, labur, ingelesez…
Gero, elkarrekin otoitz egin genuen Aita Santuaren otoitzaren zatitxo batekin irailerako:
Bizitzaren jauna,
Zuk eman zenigun uraren dohaina
egarria baretzen, lurra ernaltzen eta zauriak garbitzen dituena.
Gaur ura zaintzen irakastea eskatzen dizugu
esker onez eta erantzukizunez.
Egin ezazu gure uraren zaintza
izan bedi Jainkoarenganako maitasunaren zeinua
eta pobreenen bizitzarekiko konpromisoa. Amen.
4-6 LH
Leon XIV .a Aita Santuak irailerako otoitza egiten duen bideo hau ikusten dugu.
Esaten duenari erreparatzen diogu, ondoren gehien gustatu zaiguna partekatzeko…