Lege-gizon batek azpikeriaz itaundu eutsan Jesusi:
– «Maisu, zein da legeko agindurik nagusiena?»
Jesusek erantzun:
– «Maitatu egizu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz eta adimen guztiz.
Hau da agindurik nagusiena eta lehena. Eta bigarrena horren parekoa da:
– Maitatu lagun hurkoa zeure burua lez». (Mt 22)
Datorren domekako Ebanjelioak kristauentzat garrantzitsuena gogorarazten digu: maitatu!
Nola ematen zaigu maitatzeko kontu hori? Ez da beti hain erraza…
Gainera, Jesusek gogorarazten digu Jainkoa maitatzea eta besteak maitatzea lotuta doazela.
Jainkoa nola maite dudan neurtzeko «termometroa» da ea maite dudan, zaintzen dudan, inguruan ditudan pertsonez arduratzen naizen…
1-3 LH
4-6 LH