Argiz beteak

LOGO HARA

MÚSICA: La lista de Schindler
GIDOIA

Eseri gaitezen eroso aulkian, bizkarra tente baina tentsiorik gabe.
Oinak ondo lurrean bermatzen ditugu, eskuak hanken gainean uzten ditugu eta sorbaldak erlaxatzen ditugu.
Itxi begiak poliki.
Hasi arnasa lasai hartzen…
Arnasa hartu 1, 2, 3, 4… eta askatu 1, 2, 3, 4…
Berriro…
Arnasa hartu 1, 2, 3, 4… eta askatu 1, 2, 3, 4…
Beste behin, arnasa sakon hartu… eta airea pixkanaka askatu…

Orain, pixkanaka, arreta gure gorputzera eramaten dugu.
Irudikatu leku lasai batean zaudela… hondartza bat izan daiteke, baso bat edo lasaitasuna ematen dizun beste edozein toki.
(Isiltasuna)

Sentitu zure oinek lurrarekin duten kontaktua…
Balitz bezala leku horrek leunki eta segurtasunez eusten dizula.
Orain irudikatu zure gainean argi epel bat dagoela… leuna… atsegina…
Argi hori poliki-poliki zure gorputzera jaisten hasten da.
Lehenik burua ukitzen du…
Eta ukitzean, tentsio guztiak askatzen ditu… kezkatzen zaituzten pentsamendu guztiak…
Aurpegitik behera jaisten da… kopeta, begiak eta masailezurra erlaxatuz…
Lepotik eta sorbaldetatik behera doa…
Eta nabaritzen duzu pisu guztia askatzen ari dela…
Argiak besoetatik behera jarraitzen du…
Eskuetaraino… eta hatz bakoitzeraino…
Orain bularrera jaisten da…
Lasaitasunez betez… bakez…
Sabeleraino jaisten da… erlaxatuz…
Eta bizkarretik behera jarraitzen du… zurruntasun oro askatuz…
Hanketara iristen da…
Izterrak, belaunak eta zangoak zeharkatuz…
Oinetaraino iritsi arte…
Sentitu orain gorputz osoa argi horrek inguratuta…
Balitz bezala erabat babestuta zaudela… lasai… bakean…

Egon une batez sentsazio honetan…
(Isiltasuna)

Orain pentsatu zuretzat pertsona garrantzitsu batean…
Norbaite berezi batean…
Irudikatu zu betetzen zaituen argi hori pertsona horrengana ere iristen dela…
Ikusi nola bidaltzen diozun lasaitasuna… bakea… maitasuna…
Behatu bere aurpegia…
Bere adierazpena…
Nola jasotzen duen energia hori…
Egon segundo batzuk irudi horretan…
(Isiltasuna)

Pixkanaka, itzuli arnasketara…
Sentitu berriro zure gorputza aulkian…
Mugitu astiro eskuetako eta oinetako hatzak…
Eta prest zaudenean, ireki begiak poliki.

Partekatzeko:
Nola sentitu naiz?
Nahi izanez gero, uler dezaket norekin partekatu dudan betetzen ninduen argia…

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.