Gaur Leon Aita Santuarekin otoitz egingo dugu

Hilero, Aita Santuak asmo bat jartzen du mundu osoko kristauek haren alde otoitz egin dezagun.
Maiatza honetan asmoa da: «Guztiontzako elikaduraren alde».

Zoritxarrez, milioika pertsonak gosea pairatzen jarraitzen dute.
Milaka pertsona hiltzen dira gosez egunero…!!
Horregatik, Leon Aita Santuak otoitz egitera gonbidatzen gaitu, inor ez dadin beharrezko elikagaiaz gabetu.
Era berean, solidarioak izateko deia egiten digu, janaria alferrik ez galtzeko, egunero ditugun elikagaiak eskertzeko, ia ezer ez dutenekin partekatzeko…

Bideoa ikusi eta Leon Aita Santuarekin otoitz egiten dugu «guztiontzako elikaduraren alde»

 

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.