Gurutze Gorriarekin ospatzen

Maiatzaren 8an Gurutze Gorriaren Munduko Eguna ospatzen da, Henry Dunant Gurutze Gorriaren sortzailearen jaiotza gogoratuz.
Gurutze Gorriko boluntario eta langileen lan handia aitortu nahi dugu gaur, egunero bizitzak salbatzen dituztelako, behartsuenei laguntzen dietelako eta gure pentsatzeko eta jarduteko modua aldatzen dutelako.
Gurutze Gorria munduko sare humanitario handiena da.
Pertsona asko GKE honetako boluntarioak dira, eta eskuzabaltasunez eta doan ematen dute denbora munduko pertsona behartsuenei eta ahulenei laguntzeko.
Era berean, ohituta gaude Gurutze Gorriko profesionalek nola jokatzen duten ikustera larrialdiak daudenean: istripuak, uholdeak, migratzaileen edo errefuxiatuen etorrera, edo gerrak dauden herrialdeetan…

Gaur eskerrik asko Gurutze Gorriko langile eta boluntarioen konpromiso eta dedikazioagatik.
Bideoa ikusita egiten dugu, eta, ondoren, Gurutze Gorriko boluntarioa den edo lan egiten duen norbait ezagutzen dugun esan dezakegu…

1-3 LH

 

4-6 LH

 

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.