Luis Guitarra abeslariaren kanta hau erabiliko dugu hasi berri dugun urte hau gure Aitaren eskuetan uzteko.
https://www.youtube.com/watch?v=2P-XxlfAoGk&feature=emb_err_watch_on_yt
Luis Guitarra abeslariaren kanta hau erabiliko dugu hasi berri dugun urte hau gure Aitaren eskuetan uzteko.
https://www.youtube.com/watch?v=2P-XxlfAoGk&feature=emb_err_watch_on_yt
“Hauxe da nire seme maitatua” (Mt 3, 17)
MUSIKA Angels (Enya)
GIDOIA EBAL
Etzanda nago, begi itxita,….
Zaratak eta kezkak alde batera utzita, hondartzara doan bide batean irudikatzen dut neure burua,… aurrera egiten dudala ikusten dut, egun beroa dago, eguzkiak berotzen nau eta sentsazioa oso atsegina da.
Sentitzen dut nola sartzen ditudan oinak berotutiko hondarrean eta atsegin dut, oso sentsazio atsegina baita, oso atsegina….
Zeru urdina ikusten dut,… erlaxatzen nauen urdin koloreak inguraturik nagoela ematen du, lasaitu egiten nau,…
Itsasoko ur gazikararen usaina nabaritzen dut, baita hondarrarena ere. Hurbil dauden zuhaitzen hostoak astintzen dituen airea entzuten dut,….
Hondarrean etzan naiz eta hondar bero horrek erlaxatu egiten nau, bizkarra berotzen dit eta azukrekoskorra ur berotan desegiten den bezala desagertzen da tentsioa,….
Nire ondoan, nigandik oso gertu daude nire ikasgelako ikaskideak, hauek ere hondarrean daude etzanda. Eguzkiaz, usainez, aireaz,… gozatzen ari dira.
Besoak luzatzen ditut eta bai ezkerraldean bai eskuinaldean, nire ikaskideen eskuak bilatu egiten ditut. Eskutik oratuta lasaitasunez goxatzen dugu; oraingoan, berriz denok elkarrekin.
Zeru urdinpean, olatuen erritmoak erlaxatu egiten gaitu,….
Hostoak astintzen dituen aireak ere erlaxatu egiten gaitu,…
Eguzkiak berdindu egiten gaitu, hurbil gaudela sentitzen dugu, anaiarrebak garela sentitzen dugu,…
Zenbait minututan egoera honetaz gozatzen dut, gure arteko lotura eta elkarbanatutako lasaitasuna nabaritzen ditut,… eta ariketa amaitutzat eman ahal dugu….
Ikasgelara bueltatzean lortu dudan lasaitasunari erreparatzen diot. Nigandik gertu dauden beste ikasle batzuek antzeko zerbait nabaritu dute, elkar begiratzen dugu eta elkarrekin egiten dugu barre. Egunerokotasunera bueltatzen gara, hala ere jakin badakigu zerbait dagoela gu konektatu egiten gaituena, gure baitan badagiela berdintzen gaituen bakea.
Idatz dezagun Ikaskideekin konektatu egin duzula nabaritu duzu?
Zer egin duzu, eta nola sentitu zara jakin duzunean eskutik oratuta egon beharko zenuketela?
Ezer berririk aurkitu al duzu? Eguzkipean guztiok berdinak gara”, zer deritzozu horri?
(“Bakearen asteari” erreferentzia egingo diogu, hauxe izango baita bakearen oinarria: guztiok berdinak gara, elkarrekin gaude, konektaturik,…)
Gabonetan nolako opariak egin / jaso dituzu? eta 2020.urterako oparia zeu izango bazina…
Y si el regalo para este 2020 fueras tú…
Esta máxima se acordó en el Encuentro de Delegados MeneJoven del 12 y 13 de diciembre en Nanclares.
No te pierdas este otro vídeo:
Las grandes experiencias de la vida son un regalo.
MODALITATEA Automasajea EBAL
MUSIKA Francisco Tárrega Recuerdos de la Alhambra
GIDOIA
Zenbait minutu erabiliko ditugu oinarrizko jarrera hartzeko. Jarraian zehaztuko dena jarraitu ahal
izateko, premiazkoa da, zutik edo eserita egonda, bizkarra zuzen izatea. Jarrera egokiak masajea
eraginkorragoa izatea ahabidetuko du. Halaber, gure arnasketari erreparatuko diogu eta sabeletik
egiten saiatuko gara. Has gaitezen:
Autoshiatsua burezurren oinarrian: majase hau egiteko hatz lodiekin burezurra bilatu, okzipital
hezurraren ondoan; gainontzeko atzamarrak buruaren gainetik gurutzatuko ditugu, horrela buru osoa
hartuko dugu. Ondoren, burua atzera botako dugu eta hatz lodiekin presio txikia eragingo dugu
burezurren zenbait puntutan. Hau egin bitartean astiro arnastu egin behar dugu. Zenbait segundotako
atsedenaldia hartuko dugu eta berriz ekingo diogu masajeari.
Masajea garondoan: autoshiatsua egiteko garondoa nahiz sorbalda igurtzi beharko ditugu, bi
eremuak alde berean. Errepikatuko dugu ondoeza desagertu eta giharrak guztiz erlaxaturik nabaritu
arte.
Masajea sorbaldetan: Masaje mota hau oso egokia da sorbaldak gogorturik dituztenentzat. Egiteko
lepotik besoaren hasiera arteko giharrak igurtziz egiten da. Horretarako masajeatu nahi dugu aldeko
kontrako eskua erabili beharko dugu. Sorbaldan geneukan ondoeza arintzen dela nabaritzean, besteari
masajea emateari ekingo diogu.
Idatz dezagun
Automasajea eman ondoren, nabaritu al duzu aldaketa edota eraginik? Berehala nabaritzen al duzu
nekerik, giharrak ahiturik, buruko minik, …? Zer egiten duzu horrelako egoeretan?
Migratzailearen Nazioarteko eguna dela eta, NBE-ko Idazkari Nagusiak, António Guterresek, migrazioaren inguruan sinatutako Nazioarteko Hitzarmeaz hitz egiten digu. Hitzarmen honek migrazioak sortuko dizkigun erronkei aurre egiten lagunduko digu.
Jordi Sierra i Fabra, idazlea