GAUA BADA ERE

Inoiz sentitu duzu zure bizitzan, edo pertsonaren baten bizitzan iluntasuna nagusitzen zela.

1578. urtean zenbait hilabetetan horma baten zuloan espetxeraturik eman ostean, ia argitasunik eta airerik gabe, idazteko zerbait eman ziotenean, poema hau idatzi zuen. bertan azaldu zuen hilabete horietan zehar bizitza, argitasuna eta esperantza ematen zizkion iturritik edan zuela. Enrique Morenteren ostean, Rosalíak fedean oinarritutako esperientzia honi musika jartzen dio.

Landa-emakumeen Nazioarteko eguna

Landetan lan egiten duten emakumeek ezinbesteko lana egiten dute lurraldeen garapenerako. Guztira munduko populazioaren herena osatzen dute. Lurra lantzen dute, nazioak elikatzen dituzten haziak ereiten dituzte. Gainera haien komunitateen elikagaien segurtasuna bermatzen dute eta aldaketa klimatikoari aurre egiteko prestatzen dituzte.

«Landetako emakume nahiz nesken lana balioestea ezinbestekoa da etorkizun aberatsa eta bidezkoa eraiki ahal izateko.». — Antonio Guterres, Nazio Batuen Idazkari Nagusia

ESKERRIK ASKO

Jesusek esan eban: «Ez al dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak? Ez al da izan atzerritar hau besterik Jainkoa goratzera etorteko?» Gero, esan eutsan: «Jagi eta zoaz; zeure sinesmenak salbatu zaitu». (Lk 17, 18-19)

BAKOITZAK BERE GAITASUNAK DITU

MOTA Irudikatzea           Ebal. Hara

MUSIKA AMELIE La Noyée

NOLA EGIN

Irudika ezazu animalia bat (animaliaren nolakotasunak, bertuteak…)

Basoa zoragarri bat irudikatu (Etenaldia) apurka-apurka sarrerarantz hurbilduz zoaz.

Basoan zain duzu animalia bat. Begira iezaiozu arretaz (etenaldia).

Animaliak basoan zehar laguntzen dizu eta txokorik ederrenak erakusten dizkizu: ur-jauziak, aintzirak, kolore eta tamaina guztietako loreak, zuhaitzak… (etenaldia)

Entzun basoko hotsak… usaindu bere lurrinak… ibili eta gozatu natura (etenaldia)

Orain animaliak erdialdean dagoen ehun urtetik gorako zuhaitzeraino zaramatza. Urte askotan zehar bildutako jakinduriaz eta energiaz, lurraz eta eguzkiaz beteta dago zuhaitza. Sekulakoa da. Begira iezaiozu eta hurbil zaitez zuhaitzera. Orain besarkatu eta konta iezazkiozu zure kezkak, sufrimenduak, haserreak, beldurrak eta tristurak. (etenaldia). Sumatzen duzu bideak eragin dizun nekea zuhaitzak berak nola hartzen duen, nola ematen dizkizun deskantsua eta bakea.

Orain sentitu zure kezkak eta beldurrak desagertzen direla. Konfiantza, samurtasuna eta poztasuna agertzen dira. (Etenaldia)

Esker onez egiten diozu agur zuhaitzari eta jarraitzen duzu paseoan, baso zoragarri horri begira. (Etenaldia)

Basoaren mugaraino iritsi zara. Lagundu dizun animaliari ere eskerrak ematen dizkiozu eta agur esaten diozu.

GOGOETA: Zer iradoki dizu bidaiak? Zein animalia irudikatu duzu? Zein bertute ditu? Idatzi bizi izan duzunaren oharren bat eta zein bertute izan ahal dituen animalia horrek. (Ikasleei lagunduko diegu ikusten aipatu dituzten animaliaren bertuteak haienak direla. Zailtasunak baldin badituzte animaliaren nolakotasunak aurkitzen, lagundu ahal diegu)