DAUKAGUNA GARAIZ BALIOETSI DEZAGUN

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=A1htqfKW9qU]

Hausnarketarako (kantarekin batera hauxe duzu Bigarren Hezkuntzako ikasle batek proposaturikoa)
– Zenbaitetan gauza baten balioari erreparatu egiten diozu galdutakoan, inoiz gertatu al zaizu?
– Ondo, umore onez zaudenean ez duzu pentsatzen “zein ongi nagoen gaur”, baina gaizki zaudenean, berriz, bai gogoratzen duzula ongi zeundean.
“DAUKAGUNA BETI KONTUAN IZAN HEHAR DUGU, BETI BALIOETSI BEHAR DUGU, EZ BAKARRIK GALDU EGITEN DUZUNEAN ETA HORREN PREMIA NABARITZEN DUZUNEAN”

EZ EPAITU ONDOKOAK

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=MIM38L6ydUo]

Guztiok ditugu zuzendu beharreko akatsak; hala ere askotan besteenak baino ez ditugu ikusten. Gurea baino atseginagoa den bizitzarik desiratzea ere erraza omen da. Ematen du Jainkoak gauzak aderantziz ulertzen dituela. Utz dezagun Berak gu epaitzen eta irabazle aterako gara..

EMATEA JASOTZEA BAINO ATSEGINAGOA DA

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=zoREXT8qT7g]

Zer iradokitzen dizu saio honek? Nola sentitu dira ume hauek? Haiek egiten dutena elkarbanatzea baino gehiago da, oparia egiten dute, nahiz eta hartzaileak gutxi daukan eskertzeko; irribarre xume bat baino ez baitu eskeintzeko. Guztiak pozik daude, egiten dutenarekin pozik daude; baina egun batean pertsona batek esan zien egiten zutena tuntunena zela; emateak ez duela zentzurik ez baduzu ezer jasotzen. Pertsona horren arabera hobe da gauzak pilatzea eta norberak ikusi behar duela zelan moldatu  eta sorte txarra badu ba, hor konpon! Horrelakoetan alaitasuna lausotu egiten da; hori bat mila gauzaren jabe gara.

URRIAK 18, FEDEA + CARITATEA = MISIOA

Matematika eragiketa erraza da, oso batuketa erraza. Beste era batera ere idatz liteke: “sinestea” + “gauzak maitasunez egitea” “konfiantza izan eta behar duenari zure laguntza eskaini”,….

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=5dVmJdGZns8]

Baina eguneroko errealitateak erakusten digu lelo bat baino askoz gehiago badela.. Zenbait  lurraldetan misiolari daudenek  eguneroko lana, aurkitzen dutena nahiz lortzen laguntzen dutena erakusten dizkigute.

MAOren miraria VIDEO.
[youtube= http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=_l17oiDC9Gs]

Istorio osoa (15 min.) baliabide gehiagorako  DOMUND

GAUZA GUZTIEK DAUKATE ALDE ON BAT

(DBHko ikasle batek proposaturiko bideoa)

Geure buruarengan sinestu behar dugu, zenbaitetan gauzak bertan behera uzteko gogoak ditugu baina bizitza aurrera doa: Bizi zaitez azken eguna izango balitz bezala.

Zer egingo zenuke jakingo bazenu hiltzear zaudela?

VIDEO

[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=E3jlS3yLU9U]

Patricia San Pedrok ateratako ondorioak:

-Norbaiti zure laguntza eskaintzeko aukera baduzu egizu, hori bezalakorik ez baitago.

-Ilea, besoak,… baino askoz gehiago zara; ez ahaztu:asko balio duzu!

-Gure bizitza kontrolpean izaterik ez dugu; bizitzan zehar gertatzen diren gauzak berriz, bai ahal ditugula kontrolatu.

-Gaixotasunak ez du txarra izan behar; emaiozu buelta eta alde positiboa  bilatu. Izan ere gauza, gertaera guztiek badute alde on bat.

 

ESKERRAK EMATEKO ITZULI DA

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=z_TZKAVMxOE]

“sendaturik zegoela ikusita buelta eman eta,… Jainkoaren aurrean belaunikatu zen eskerrak emateko”

Inori zure esker ona erakutsi nahi diozu? Edo uste duzu ez diozula inori ezer zor? Idatzi /pentsatu lagundu dizuten pertsonen izenak, edo zure ondoan Egon direnenak,… ahal duzuen ez galdu eskertzeko aukera!