ALAITASUNA; JESUS JAIO DA ETA.

Gazte talde batek kanta hau sortu du Gabonetako esanahia eta garai honetan bizi izaten dutena azaltzeko.

Euren ustez maitasuna ume bihurtzen da, Jesus jaio da eta berarekin batera ilusioa, itxaropena, mundo hobea lortzeko borrokan jarraitzeko utopia. Utz dezaguin alaiatasun hori munduan zehar zabaltzen.

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=5VSqgPf4QRU]

Atzoko Ebanjelioak gogoratu zigun Juan  Bautista kartzelan sartu zutela protesta egiteagatik, beranduagoa hil zuten, Jesusekin gertatzen zen bezala. Berdintasunaren alde jokatzea eta pertsonak askeak izan daitezen lan egitea ez da inoiz lan erraza izan.

[youtbe=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=ieHCY4I47O4]

«Jesusek erantzun zien: «Zoazte eta Juani kontatu ikusi eta entzun duzuena: itsuek ikusi egiten dute, elbarriak ibil daitezke; lepradunak garbi geratzen dira eta gorrek badute entzutea; hildakoak berpiztu egiten dira eta txiroei Ebanjelioaren mezua helarazten diete»» Zenbait pertsonak errealitatea eraldatzen dute; Mandela eta Jesusek egin zuten bezala. Euren testigantzek lagun diezagukete jendearen bizimodua hobetzeko erak bilatzen.

Me-note: Pertsonen bizitzetatik,  zer miresten dut?

ESKERRIK ASKO HEGO AMERIKAREKIN ERAKUTSITAKO ELKARTASUNAGATIK

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=rKzzSh5Z-ok]

Urtero bezala, egun hauetan gure GKEak (Hego Amerikarekin Elkartasuna) hango jendeari laguntzeko aukera eskaintzen digu. Aurten “Anai-arrebak” lelopean lan egingo dugu; hortaz, gugandik urrun dauden anai-arrebei lagundu behar diegu. Ikastetxeetan eskaera desberdinak egin dituzte, begibistakoa da materila dena ezinbestekoa dela, baina haiekiko sentimenduek, zuek bezalako ikasleekin sor litekeen “felling-a”,… ere badu garrantzirik.

bendualdia, itxaropen-garaia

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=SEq9FOdPrtU]

Gabonak ospatu aurretik Abendualdia dugu, Aurten igandean, abenduak 1, hasi da eta Gabon-gaua ospatzean amaitu egiten da.

Kristau eta fededunotzat oso garai polita da itxaropena sendotzeko eta Erredentorearen zain gaudelarik, gure arteko elkartasuna bizitzeko aukera dugu.

Abendualdi hitzak (erderaz Adviento) latinetik dator ADVENTUS, honen esanahia VENIDA, LLEGADA.

Gure ondoan ibiliko den norbaiten zain gaude,.. ( Juan Magánen kantan bezala).

Judu-herriaren historia gogoratzen gustatzen zait, ITXARPOPENEZ EUREN HERRIAREN SALBAMENA ITXAROTEN ZUTEN; OZENKI ABESTUTA ERE: ITXARONGO ZAITUT, ITXARONGO ZAITUGU,…

Eta zuk… zer lotura izan dezake Tadeo Jonesen soinu-bandak gaurko hizpidearekin?

 

ESKERRIK ASKO MADIBA

Más alla de la noche que me cubre,
Negra como el abismo sin fin,
Agradezco a los dioses si existen
Por mi alma inquebrantable.

Caído en las garras de la circunstancia
No he llorado ni pestañeado.
Bajo los golpes del destino
Mi cabeza está ensangrentada, pero erguida.

Más allá de este lugar de cólera y lágrimas
Yace el horror de la sombra,
Y sin embargo la amenaza de los años
Me encuentra, y me encontrará sin miedo.

No importa cuán estrecha sea la puerta,
Cuan cargada de castigos la sentencia,
Soy el amo de mi destino:
Soy el capitán de mi alma.       (W. Ernest Henley )

astelehena MAITASUNAK DENA ARGITZEN DU

[youtube=http://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Kw02xIEWLqc]

Zenbait argik argitzen gaituzte: barrea eragiten diguten pertsonak, adore ematen diguten hitzak, indarberritzen eta aurrera jarraitzen laguntzen diguten maitasun keinuak, …

ABENDUALDIA hasiko da, historia argitu duen argirik ederrena aurkitu eta hartzeko garaia; bere maitasunez dena bete zuen umea, alegia.

Me-note: zure bizitzan, nor da argi hori? Eta zuk nor argitzen, babesten duzu zuk?

SORTU AURRETIK EZ IRUDIKATU ARAZOAK

“Gizon batek irudi bat eskegi nahi du horman, iltzea bazeukan baina mailurik ez. Auzokideak bazeukan bat, beraz gure protagonistak eskatzea erabaki zuen, baina eskatzeko unea duda bat sortu zitzaion:


– eta, esaten badit ez didala utzi nahi? Atzo interes gutxirekin agurtu ninduen, agian presaka zebilen. Edo presa hori aitzakiatzat hartuta, ez zidan ezer gehiagorik esan; agian ari da zerbait prestatzen ni kaltetzeko. Zer izango ote da? … Nik ez diot ezer txarrik egin… Agian zerbait sartu zaio buruan eta horregatik nire kontra egingo du. Berak lan tresnarik eskatuko balit nik, inolako dudarik gabe, utziko nioke. Zergatik ez luke berak berdin jokatuko?… Hauek bezalako pertsonek garraztu egiten naute. Gainera, gero pentsatuko du mesedea itzuli beharko diodala… nik behar dudan maliua berak duelako! Hori besterik ez genuen behar!

Asko pentsatu ondoren, gure gizona auzokidearen etxera doa. Txirrina jo du. Atea zabaldu diote… eta auzokideak ezer egin edo esateko aukerarik izan aurretik, gure protagonistak haserre bizian oihukatzen dio:

– Gorde ezazu zure mailu madarikatu hori! … … …”

Me-note: Egoera barregarria izan daiteke baina guk uste baino gehiagotan gertatzen da. Zer gertatzen zaio gizon honi? Zuri ere horrelakoak gertatzen zaizkizu? Antzeko egoeran egon zara, non arazoak sortu aurretik zuk jada konponbideak aurkitzeari ekin diozun?