“Oinarrizko jarrera”

SINTONÍA iraila-1                                Ebal. Hara
Oinarrizko jarrera

MOTA Erlaxazioa
MUSIKA Maurice Ravel Pavane for a Dead Princess
NOLA EGIN (Beharreko prestakuntza hurrengo saioetarako)

Hara saioetarako sarrera:
Ikasturtea hasi berria dugu eta aurten esperientzia desberdin bat bizitzera animatu nahi zaituztegu. Gogoeta batzuk egiteko beste modu bat. Zuen barneko gauzarik baliotsuena aurkitzen, ezagutzen, sentitzen lagundu nahi dizuegu. Barnealde horrekin topo egiten lagundu nahi dizuegu. Hori dela eta, ildo horretan astean behin eta ikasgai jakin batzuetan gogoetaren bat egiteko asmoa dugu. Bide luze eta astitsua hasten dugu gaur, bide aberats eta pozgarria izango delakoan. Izan ere, gureganako bidea da, gure alde jatorrenetik besteekin elkartzera eta loturak sortzera eramango gaituen bidea hain zuzen ere.

Oinarrizko jarrera:
Gaur erlaxaziorako oinarrizko jarrera ikasiko dugu. Hurrengo saioetan erlaxatzen ikasiko dugu, gure irudimenaz bidaiatzen, arreta biltzen, geure burua zaintzen.

Prest zaudete? Gogorik ba al duzue? Guztiok ahalegindu beharko ginateke guzti-guztiok eroso sentitu ahal izateko. Erreza da eta merezi izango du.
Eseriko gara.
1. Hankak angelu zuzenean, oinazpiak lurrean, apur bat bereizita.
2. Bizkarra bizkarraldera egokitu, zuzen baina ez zurrun, lepoa pixka bat tenkatu, gure gainean puztuki bat balego bezala gure burutik emeki tiraka.
3. Besoak mahai gainean edo zintzilik albo banatan. Sorbaldak igo eta jaitsi bi aldiz.
4. Izan konfiantza, itxi begiak eta, ahal baduzu, ahaztu inguruko guztia (zarata, ahotsak, beste ikasgelak). Edozer gerta daiteke, baina zuk zeure baitan bildu ahal duzu arreta osoa.
Arreta jarriko dugu gure arnasketan:
5. Zeure arnasketa sentitu, aldatu barik, nola aire hotza sartzen den sudur zuloetatik eta nola irteten den, epel.
6. Arnasketa moteltzen, lasaitzen, sakonago egiten saiatu, baina esfortzu barik.
7. Arnasketa abdominala egin, hau da, airea hartuta, sabel aldera eraman eta horixe puztu, ez bularra.
8. Errepikatu behin baino gehiagotan arnasketa mota hori.
9. Arnasa hartu bitartean, ekarri gogora hitzen bat, eta errepikatu arnasaldi bakoitzean. Izan ahal da izen bat, aurpegi bat, kolore bat, sentipen bat… Adibidez, BAKEA, otoitz bat…
Badago, nahikoa izan da gaurkoz (laburregi izan bada eta denborarik baldin badago, berdin errepikatu ahal da zutik)
Hausnarketa

Oso erraza izan da, baina, nola sentitu zarete? Zailtasunik izan duzue? Interesgarria iruditzen zaizue bide berri hau ibiltzea?
Ariketa hau nahi duzuen guztietan egitera animatzen zaitugu, modu erraz eta diskretuan, zeure buruarentzat, metroan, etxean. Nahi baduzu, otoitz egiteko edo beste pertsonak gogora ekartzeko unea izan ahal da, arnasaldi bakoitzean Jauna, Aita edo pertsona horren izena errepikatuz.

Mailakako erlaxazioa

HARA Primaria

Sesión HARA:     GUION
Música:      https://www.youtube.com/watch?v=Yi0tKEtRE3Q

FAMILIAS Y ESO-BACHILLERATO:

En Casa con Jesús y Juan María  (H. José Antonio Vivas).  JUEVES DE PASCUA  

Mailakako erlaxazioa Jacobson II
  1. MODALITATEA   Mailakako erlaxazioa        EBAL

MUSIKA   Enchantament 2

GIDOIA

Aulki batean eseri, eroso sentitu eta ez gurutzatu hankak. Arnasketa sakon osoa egin ezazu; astiro, inolako presarik gabe. Errepikatu. Ondoren gihar multzoak txandaka tenkatu eta lasaituko ditugu. Gihar bat tenkatutakoan, hau erlaxatuago dagoela nabarituko duzu; tentsioa eta erlaxazioaren arteko desberdintasuna kontuan izan. Denboraz, gihar zehatz bat tentsiorik duzun erraz nabarituko duzu eta horrela erraztasunez lortuko duzu erlaxatzea.

Ez tenkatu multzo desberdinetako giharrik, arnasketari eutsi eta begiak itxi. Saia zaitez inolako pentsamendurik ez harrapatzen, burura heltzen bazaizkizu ez hartu, utzi joaten. Tentsio bakoitzak 5 segundo iraungo du, erlaxazioak beste. Zoaz zenbatzen “bat, bi,hiru…”

  1. Eskuak. Ukabilak tenkatu, ondoren erlaxatu. Atzamarrak luzatu eta erlaxatu.
  2. Besoak – bizeps. Bizepsak tenkatu, ondoren erlaxatu.
  3. Sorbalda. Atzerantz eraman itzazu, ondoren erlaxatu.
  4. Lepoa (albokoa). Sorbaldak zuzen eta erlaxaturik dituzularik, burua eskuinetara eraman, ondoren erlaxatu. Ariketa bera egin ezkerretarantz.
  5. Lepoa (aurrerantz). Kokotsa bularrerantz eraman, erlaxatu. (Ez da aholkatzen burua atzerantz eramatea).
  6. Ahoa zabalik duzularik,  mingaina luzatu, erlaxatu. Mingaina atzerantz eraman, erlaxatu.
  7. Begiak. Indarrez zabaldu,erlaxatu. Tentsioak egindakoan begiak, bekokia nahiz sudurra guztiz erlaxaturik ditugula ziurtatu.
  8. Arnasketa. Arnasa hartu, sai zaitez sakonera handikoa izaten. Orduan saiatu arnas apur bat gehiago hartzen, ondoren arnasa bota eta 15 segundotan normaltasunez arnastu. Jarraitzeko, ahal duzun aire guztia bota; apur bat gehiago bota eta, ondoren, 15 segundotan normaltasunez arnastu.
  9. Ipurmasailekoak eta izterrak. Hankak luzatu eta altxatu (10cm. inguru), sabela tenkatu barik, ondoren erlaxatu.
  10. Sabela.Barrurantz sartu, erlaxatu. Oraingoan kanporantz eraman, erlaxatu.
  11. Oinak. Behatzak estutu (oinak altxatu barik); erlaxatu. Behatz-puntak gorantza jarri, ondoren erlaxatu.

AMAIERA zure gorputz osoa erlaxaturik nabaritu behar duzu; hala ere, alderen batek oraindik tentsioa duela sumatzen baduzu ariketa errepikatzea daukazu. Gorputz osasuntsua eta energiaz beterik dugula eskertuko dugu.

Nueva propuesta del H. José Antonio Vivas: «En Casa con Jesús y Juan María 14»

Resistiré 2020. Más de 30 artistas para vencer juntos al coronavirus…

HARA

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.

BAIEZKORTASUNEZ JOKATZEA ERABAKI AHAL DUT

May Jesus be the lighthouse who brings you safe to shore during these troubled times. Bro Jim Hayes (La Mennais Brothers. Liverpool).

Cuando la tormenta pase          (poema del cubano Alexis Valdés)
En Casa con Jesús y Juan María (Número 9)

HARA

MOTA Irudikapena

MUSIKA Adele Someone Like You!

NOLA EGIN (egokitu hartzaileen adinera)

Batzuetan gure gogoa pentsamendu ezkorrek trabatuta, ez aurrera ez atzera, gelditzen da (txarto egin nuena, edo sufritu nuen bidegabekeria, edo geroago egin beharko dudana eta kezkatzen nauena, edo pertsona hura… ez dut denborarik). Behin eta berriz itzultzen dira eta, hala ere, horrek ez digu irtenbiderik erakusten, baizik eta pentsamenduak lausotu eta gero eta ezkorrago bihurtu (ezin dut, ez dut balio, ez naute onartzen, begitan hartu naute, pertsona horrek… bizitza bera…). Ezkortasun hori, oinarriren bat izan arren, areagotu egiten da eta paralizatu egin gaitzake.

Orduan geure gorputza erlaxatzea lor genezake, baina horrela bakarrik agian ez ditugu ideiak geldiaraziko. Itoarazten gaituen kontu batean pentsatzeari utzi nahi diogunean, orduan hor duzu, burutik ezin kendu.

Ariketa honek pentsamendu eta gogoeta bide ezkorrak ordezkatzen ikasteko balio lezake.

Horretarako jakin beharko genuke geure buruan ezkortasun antzu eta obsesiboaren burrunba darabilgun, segidan horri aurre egiteko.

Agian orain ez gaude horrelako une batean, edo agian ez zaizue hori gertatzen. Hala ere, geure burua kontrolatzeko trebatuko gara pentsamenduek mendera ez gaitzaten:

Oinarrizko jarreran, arreta jarriko diegu gure pentsamenduei.

Une honetan larritzen gaituen zerbait gogoratuko dugu edo kezkatzen gaituen egoera bat irudikatuko (harremanak, akatsen bat, garrantzi handiko azterketa, partida bat, beldurra, konplexua sortzen digun zerbait, hurbileko norbaiten gaixotasuna, umilazioren bat…).

Sumatzen dugu nola sentiarazten gaituen horretan pentsatzeak. Saiatzen gara ikusten pentsatu dugunak laguntzen digun irtenbidea aurkitzen ala abaildu egiten gaituen. Ea berreraikitzera, laguntza eskatzera, haztera bultzatzen gaituen edo ahuldu, haserrarazi egiten gaituen.

Erabakia hartu behar dugu: gure pentsamendu ezkorrekin jarraitu ala pentsamendu horiek geldiarazi. (hiru modu)

  1. Ohartzen dut nire barnean pizten den argia, “berriro hasi naizela” eta ASKI DA oihukatzen dut. Oihuak berak izutu egiten nau, esnarazi eta kate jasanezin hori mozten du.

  2. Ordezkatu ideia horiek amets atsegin batekin. Irudikatu zeure burua nahi duzuna egiten: oporrak, zaletasunak…

  3. Errepika iezazkiozu zeure buruari lehengo egia baikorrak (une honetan nekez ikusten badituzu ere, lehen konbentzituta zeunden hori benetakoa, posible zela). “Izan konfiantza, dena konponduko da”, “adoretsua naiz”, “erratzeko eskubidea dut”, “merezi du”, “ez nago bakarrik”, “maitasuna beti da garaile”, “balio handikoa naiz”, “zaindu egiten naute”, “honetatik ere zerbait ona aterako da”, “ezerk ez nau Jaungoikoaren maitasunetik urrunduko (Rom 8)…

Gogoeta

Gogoratzen duzu kanalez aldatzera behartu zaituen egoeraren bat? Ba al dago “egia sakonen bat”? Gogoratu eta idatzi zure ustez bene-benetakoa den esaldi bat, zuretzat eztabaidaezina den egia bat.

Horrenbeste maitasuna kutsagarria da

PARA TODA LA FAMILIA
Carta de Juan María de la Mennais, enfermo… Confiar en la Providencia
Cuarta propuesta de «En casa con Jesús y Juan María» 
«Son días de aprender a querernos mejor (Video mensaje y oración de Olaizola)

HARA

MODALITATEA   Irudikatzea – Begiratzea  EBAL

MUSIKA  Ludovico – Waterways (new)

GIDOIA

Gaur oso berezia den zerbait ulertzen eta bizitzen lagundu nahi dizuet.. Agian pentsatuko duzue ez dela garrantzitsua, ezta interesgarria ere. Hala ere, minutu batzuk eskatuko nizkizueke eta ikusiko duzue nola saiatzea merezi izan duen. Oraingoan proposatu nahi dizuedan gaia ezaguna duzue; Jesusek gurutzeraino egin zuen bidea, alegia. Ez da erraza kontatzen, bere bizitzako tarterik tristeena baita, ez da batere dibertigarria izango, baina merezi duelakoan nago. Prest zaudete? Badakizue nola hil zen Jesus, oso une triste izan zen. Proposatu nahi dizuedana zera da: une triste horretan Jesusi lagundu, zuek bere ondoan egotea gustatuko litzaidake. Pertsona bat gaixo dagoenean edota une txarrak pasatzen ari denean ondoan bidailagun bat behar du, momentu latz horietan nahi duzu Jesusekin egon?

[Jesusena orain dela 2000 urte gertatu bazen ere  eta bakar bakarrik utzi bazuten ere, eta oso gaizki pasatu bazuen ere, gaur gure arten bizirik dirau. Bere bizitza gogoratzen dugunean bere ondoan gaudela sentituko du. Horrelakoetan gure maitasuna heltzen zaio, nahi diozu lagundu? Bere ondoan egon nahi duzue?]

Hasteko oinarrizko jarrera hartuko dugu. Gure irudimena aske utziko dugu, pelikula baten eszena batean sartuko bazina bezala. Jesusekiko maitasuna nahiz hurbiltasuna izan ezik, beste guztia gure irudimena sortutakoa izango da.

Zerbait berezia denez, ondo baino hobeto prestatu gara: trasteak alde batera utzi… bizkarra ondo jarrita… eroso eseri… oinak lurrean ondo jarrita… eskuak belaunetan ipinita… lepoa apur bat luzaturik… begiak itxita… nabaritu zure arnasketa. Horrela, isiltasuna nagusitu delarik gure bihotza entzun ahal izango dugu eta hitz egiteko aukera eskainiko diogu.

(Musika lasaia?)

Eguerdia da, bero handia dago… Jerusalengo kale estu batean zaude, gaur azoka eguna da eta jende asko dago kaleetan. Ematen du jendeak ez zaituela ikusten, ez dute nabaritzen hortxe zaudela, baina zuk bai ikusten eta nabaritzen dituzula,… (isiltasuna).

Bat batean iskanbila sortu da, ondoko kaletik jendea oihukatzen doa, irainak botatzen. Zerbait ari da gertatzen! Erromako soldaduak dira, haserre omen daude. Bizkarrean gurutze bat duen gazte bati oihukatzen diote. Nekaturik eta zauriz beterik egon arren, ez diote laguntzen… hala ere gazte horrek bidean jarraitzen du. (isiltasuna).

Hurbiltzean sorpresa ederra hartzen duzu ikusten duzunean Jesus dela! Ematen du inork ez zaituela ikusten, horregatik aukera aprobetxatzen duzu gehiago hurbiltzeko eta bere ondoan jartzen zara. Ahotsak entzuten dituzu, ikusten duzu nola jipoitzen duten… bidean jarraitu bitartean zu bere ondoan zaude… (isiltasuna)

Nekaturik dagoela ikusten duzu, gorputza minduta duela begi bistakoa da, horregatik besarkatzen duzu, eskutik heltzen diozu eta laguntzen saiatzen zara. Ibili bitartean laguntzen diozu…

Inork ez zaitu ikusten, baina zerbaitek esaten dizu Jesusek badakiela bere ondoan zaudela, gertatzen dena gertatzen dela beti laguntzeko prest zaudela. Mina handia bada ere, irribarre egiten dizula nabaritzen duzu, berarekin egotea eskertu nahi dizu, begiratzen dizu eta indarrak berritu zaizkio bideari ekiteko. Inork ez du ulertzen, inor ez da konturatzen, hala ere Jesus arinago dabil; are gehiago, irribarre txiki bat ere ikusten zaio. Baina, nola da posible? Inork ez du ulertzen; zuek, berriz, bai. Jesusek eta zuk badakizue zer ari den gertatzen. Ibiltzen jarraitzen duzue. (isiltasuna)

Gailurrera heldu zarete, biok dakizue zer datorren orain, zer gertatuko den. Jesus beldur da, ez du hil nahi baina badaki ez dagoela bakarrik, zuk bere ondoan jarraitzen baituzu.

Hemendik aurrera oso arin gertatzen da dena, gurutzea jartzen diote, zerurantz igotzen dute,…hori ikusteak bihotza mintzen dizu. Ez duzu begiratu nahi, hala ere bere ondoan jarraituko duzula ari daukazu.

Bera da begiratzen dizuna, indarrak agortu bazaizkio ere, irribarre bat botatzen dizu eta zuk eskertzen diozu.

Haizeak indarrez jotzen du, denbora aurrera doa eta zu bere ondoan zaude. Bere ondoan zaudelarik, erraztasunez antzeman dezakezu bere mina, zeinen gaizki ari den pasatzen eta horrek bihotza txikitzen dizu. Dena den gero eta animatuago zaude bere maitasuna, barkamena… nabaritzen dituzulako. Harriturik, Jesusek jendeari bota dion begirada aztertzen duzu eta harritzen zara ikustean guztiontzat maitasunez beteriko begirada duela; mindu badute ere, begirada horrek ez du gorrotorik. (isiltasuna)

Indarrak agortu zaizkio eta bat batean zerbait berri antzeman duzu… zuekin badago beste pertsona bat! Jendeak ikusi ezin duen norbait! Aita da! Jesusi besarkada handia ematera dator, ez azkena, baizik eta LEHEN BESARKADA! Jendeak ikusten duenean Jesus hil dela, zuk zerbait gehiago ikusten duzu, zoragarria den zerbait: ikusten duzu nola Aitak besarkatzen duen, nola hartzen duen eta eramaten duen! (Isiltasuna) Urruntzean, biek begiratzen dute atzerantz eta begirada zuzentzen dizute, irribarre egiten dizute eta musu bat bidaltzen dizute. Nabaritzen duzu nola musu hori ailegatzen zaizun eta maitasunez bakeaz betetzen zaituen. Zuk ere barre egiten duzu, badakizu  hemendik aurrera haiek izango direla zure ondoan joango direnak, lagunduko dizutenak. Nabaritu musua, haien hurbiltasuna. (isiltasuna)

Menditik jaitsi zara, astiro zabiltza eta kaleetara bueltatzen zara. Oraingoan ez dira Jerusalengo kaleak, zure auzokoak baizik eta aurpegian irribarre misteriotsua duzularik auzotik zabiltza. Jendeak ez du ulertzen, pozik zaudela antzematen dute. Zuk nabaritzen duzu, nahiz eta ez ikusi,  norbait duzula ondoan. Badakizu zure ondoan dagoela.

Pixkanaka atzamarrak, sorbaldak… mugitzen hasiko gara… begiak zabalduko ditugu.

Idatz dezagun

Sentitu dugunari buruz hitz egin dezakegu, eta marrazki bat edota zerbait idatzi inoiz ahaztu nahi ez dugun zerbait gogoratzeko.

MODALITATEA   Ikustarazpena     Hara ebaluazioa

MUSIKA   (Ludovico Einuardi – Run)

Oinarrizko jarrera eserita. Gure arnasketari erreparatuko diogu…mingainaren pisua nabarituko dugu…

Imajinatu zuen ondoan libre dagoen aulki bat duzuela. Zuk asko maite duzun pertsona bat heltzen da eta bertan esertzen da. Sentitu zein atsegina da pertsona horren hurbiltasuna izatea, pertsona hori zure barnean sentitzea. Pertsona hori gogoan duzularik errepikatu:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

 

Pertsona horrek alde egiten du; berriro aulkia hutsik dago. Imajinatu beste pertsona bat hurbiltzen dela. Oraingoan klaseko ikaskide bat da. Zure ondoan eseri da… Imajinatu zeure burua bere ondoan eta esaiozu:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

 

Ikasle honek ere alde egiten du eta berriz aulkia hutsi dago. Baina laster beste pertsona bat hurbiltzen zaizu; oraingoan, berriz, ez da zure gustukoa, berarekin egotea ez zaizu asko gustatzen, berarekin hitz egiteko arazoak izaten dituzu, . Pentsa ezazu nor izan daitekeen,…zure ondoan eser da, aulkian dago. Errepikatu hurrengo esaldiak:

– gauzak ondo ateratzea opa dizut.

-Ilusioak bidean lagun diezazula opa dizut.

-Bakea zure bihotzean zabal dadila opa dizut.

-Mila esker nire bizitzara heldu izateagatik.

Azken honek ere alde egiten du. Bakarrik zaude eta isiltasunean jarraitzen duzu; zure arnasketari erreparatzen diozu, unea eskertu egiten duzu.

Amaituta.

Idazteko: Nola sentitu naiz nire gustukoa ez zen pertsonari esan beharreko esaldiak esan dizkiodanean?

 

MODALITATEA Erlaxazio pasiboa.  Evaluación Hara

MUSIKA  Enrique Granados – Danzas Españolas – Oriental

GIDOIA

(Herbert Benson) Erlaxazioa lortzeko azalpen errazak:

Isiltasunean eseri edo etzan.

Begiak itxi.

Oinak zoruan jarrita, gorputzeko giharrak erlaxatu. Pentsa ezazu hankek eta oinek ohi baino gehiago pisatzen dutela. Sentsazio hori gorputz osoan zehar zabalduko dugu eta arreta jarriko dugu erlaxazioa lortzeko.

Oinekin hasiko gara. Pentsa oso pisutsuak direla, ohi baino askoz gehiago pisatzen dizutela, ezin dituzu mugitu; horregatik zoruan jarriko dituzu. Jarraian nabaritu nola pisu hori mugitzen den, askatasunez, inolako trabarik gabe… aurrera doa. Nabaritu nola nagusitzen den zure gorputz osoan zehar: hanketan, eskuetan, besoetan, tripan eta horrela jarraitu aurpegiko giharretaraino heldu arte.

Arnasa hartu sudurretik. Arnasketari erreparatu, arnasa hartzean esaiozu zeure buruari “bat”, gero “bi” eta horrela

jarraitu… Nahi izanez gero beste hitz bat aukeratzea duzu, adibidez “ESKERRIK ASKO”.

Horrela jarraitu zenbait minututan.

Ez larritu erlaxazio sakonik lortzen ez baduzu. Lasai egon eta itxaron erlaxazioa agertu arte, presaz ibiltzeak ez dizu erlaxazioa lortzen lagunduko. Pentsamendu nahasgarriak sortzen bazaizkizu saia zaitez baztertzen, ez utzi zure arreta bereganatzen eta erreparatu aukeratutako hitzari, arnasketari… Praktikak lagunduko dizu erlaxazioa lortzen.

Idatz dezagun

Zer egin dut? Nola sentitu naiz? Zer ikasi dut?… Aukeratutako hitza…

Altxa zaitez

MODALITATEA Irudikatzea – begiespena    EBAL

MUSIKA  BraveHeart – Love

GIDOIA

Oraingo lana Ebanjelioko pasarte bati esker, sakontze lan bat proposatu nahi dizuet. Ezaguna duzu, entzun eta zure modura irudikatu pasarteak, bertako lekukoa izango bazina bezala. Horretarako “oinarrizko jarrera “ hartuko dugu eta pasadizoa entzungo duzu.

TESTUA

Garai hartan, Timeoren semea zen Bartimeo itsua, bide ertzean diru eske zegoelarik, Jesus bere jarraitzaileekin batera Jerikotik atera zen.

(imajinatu lurrean eserita, hiritik kanpo, itsu eta limosna eske…)

Jesus zela entzutean, oihukatzen hasi zen:

-Daviden seme hori, errukitu zaitez!

Askok isiltzeko esaten zioten arren, berak indar handiagoz oihukatzen jarraitzen zuen:

– Daviden seme hori, errukitu zaitez!

(Oihuak, jendearen protestak… imajina itzazu)

Jesus gelditu eta esan zuen:

-Deitu itsu horri.

Itsuari deitu zioten esanez:

-Altxa zaitez, Jainkoak deitu egin dizu eta!

Arin baino arinago zutitu zen, jauzi egin zuen eta Jesusengana hurbildu zen.

(Oraingoan imajinatu bere itxaropena, jauzia, itsuka Jesusenganako pausoak…)

Jesusek esan zion:

-Zer egin dezaket zugatik?

Itsuak erantzun zion:

-Maisua, ikustea gustatuko litzaidake.

Jesusek erantzun zion:

-Hara! Zure fedeak sendatu zaitu.

Segituan ikusmena berreskuratu zuen eta bidetik jarraitu zuen.

(Zure baitan jarraian duzun elkarrizketa errepikatu: Zer nahi duzu?… Zera nahi dut… Zer eskatuko zenioke?…

Egin ezazu… eta aztertu aldaketa: ikusi ahal du eta oinez Jesusen atzetik doa!

Idatz dezagun

Gaur egun, zein itsukeriek itsu nazakete?” Nola irudikatu dut kontakizuna? Gogoratu nahi dudan zerbait:

Eskerrik asko

MODALITATEA Binakako masajea    Ebal

MUSIKA Silasire – Breathe

GIDOIA (gaur batek emango dio masajea eta hurrengo egunean eman duenak jasoko du)

Bizkarreko masajea

Prestatzeko: masaje ariketa bat egingo dugu baina ariketak honek helburu bikoitza du: alde batetik, giharrak zaintzea eta bestetik, masajea jasotzeko gure eskuetan jarriko den pertsona hori gustura, maitatua, bedeinkatua,… sentitzea da; hots, den bezain baliotsua sentitzea. Zenbaitetan ahaztu egiten dugu eta ondorioz beste pertsona batzuekin harremanak ditugunean zakarki jokatzen dugu. Oraingoan, berriz, gugan konfiantza duen norbait gure eskuetan jarriko da masajea hartzeko. Ondo baino hobeto egiteko prestatuko gara; saia zaitez hartzailearentzat benetako oparia izaten.

Masajea hartuko dutenek, oinarriko jarrera hartu eta saiatu behar duzue ahalik eta harkorren izaten.

10 segundotan eskuak igurtzi ondo berotu arte. Jarraian elkartu eskuak baina ukitu gabe, agian igurtzi ondoren sortutako beroa antzeman dezakezue. Eskuak nahiz zure barnea (zure ikaskide zaindu, lasaitzeko nahia,…) prest dituzularik, ekin iezaiozu masajeari.  Masajea hartuko duena mahaian edo aulkiaren bizkarraldean jar daiteke.

Masajearen faseak::

1.- Bizkarra berotu: horretarako eskuak bizkar osotik pasatuko dituzu, indarrez baina minik eman barik. Beroketa amaitzeko zenbait txalo emango dituzu bizkar osotik.

2.- Bizkarra oratu: Behin bizkarra beroturik, oratu bizkarra plastilina izango balitz bezala, horretarako atzamar lodiez zirkuluak “margotu”. Kontuz ibili eta ez oratu bizkarrezurra; bizkarreko giharrak  baino ez dituzu oratu behar.

3.- Bizkarra eskobatu: aritu eskobatzen egongo bazina bezala.

4.- Eremu bat bereziko zainduko dugu: Amaitzeko kokatu eskuak hartzaileak zehaztuko dizun eremuan eta bertan izan minutu erdiz. (ez badizu zehazten amaitutzat eman dezakezu)

5.-Irteera: utzi zenbait minutu emandako masajeak eragina izan dezan eta hartzaileak zure zainketak esker ditzan.

Ez ahaztu konektatutik egon behar duzula, lasai eta “maitasunez” beterik; zure helburua bakea helaraztea da, baita bete pertsonarekin monektatzea ere. Beraz, ariketa egiteko eta hartzeko isiltasuna beharko duzu.

Idatz dezagunMasajea  jasotzean edota ematean, nola sentitu naiz?