MODALITATEA Irudikatzea Ebal |
MUSIKA Avatar |
GIDOIAGauza irudikatzea (Bizitza proiektuarekin lotzeko) Basamortu handi bat imajinatu. Irudika ezazu hondarraren kolorea, harea-pikorren distira imajinatu. Dunez nahiz zeruertzez gozatu. (Etenaldia) Zure gustukoa den duna bat bilatu eta bertan eseri. Nabaritu hondarraren gozotasuna eta aprobetxatu haize gozo aurpegian nabaritzeko. (Etenaldia) Aztertu zeruan, eguna argituz doa eta dunan eserita zaudelarik, zure gorputza lasaitasunez betetzen dute eguzki-izpi gozoak jasotzen dituzu. (Etenaldia) Orain sartu eskua duna barruan. Nabaritu duna barruan dagoen freskotasuna. (Etenaldia) Gauza bat antzematen duzu eta hartzea erabakitzen duzu. Azter ezazu. (Etenaldia) Jarrai ezazu basamortuak oparitu dizun gauza aztertzen: kolorea, usaina, osagaiak, zertarako balio duen… (Etenaldia) Eskerraz emanez eta kontu handiz, berriro sartu gauza hori duna barruan. (Etenaldia) Zerua aztertu, iluntzen ari du. Zeruertzean ikusten duzun kolore gorriak agur esaten dizu. Basamortutik atera eta zure ikasgelara bueltatzen zara.(Etenaldia) |
Idatz dezagunBasamortuan bizi izandako zerbait. Idatzi irudikaturiko gauza eta zertarako balio zuen. Hausnartu gauza horrek eskaintzen dizun informazioaz. (Arazoak baldin badituzte gauzaren erabilera jakiteko lagundu ahal diegu) |
HARA
Nire barruko arreta
MODALITATEA Erlaxazioa Ebal |
MUSIKA Beethoven Moonlight Sonata |
GIDOIADrainatze ariketa Helburua: Arreta egoki erabiltzen ikastea, gorputza erlaxaturik izateko. Honen bidez erakutsi nahi da burmuina nahiz emozioak baretzeko gorputza erlaxatzeak duen eraginkortasuna. Oinarrizko jarrera hartuko dugu Ariketa: Itxi begiak. Imajina ezazu gorputz osoan zehar argi gorri distiratsuak dituzula. Argi gorri horiek eremu ahituak eta urduriak adieraziko dizkizute. Argi horiei kasu eginez itzaltzea lortuko duzu. Zuzendu arreta oinei ; utzi zoruan eta duzun tentsioa askatuko da, nabaritu nola lasaitzen diren eta bertan zenituen argi distiratsuak amatzen diren. Orain zuzendu arreta orkatilei, muskulu bikiei,… saia zaitez hankak pausatzen eta horrela bertan zeneukan trabaturik izan dezakezun edozein tentsio desagertzea lortuko duzu. Jarraitzeko zuzendu arreta gorago, adibidez aldaketan, berdin jokatuko dugu tentsioa desagerarazteko. Nabari ezazu nola nagusitzen den grabitatea zure gorputzean; argi gorri horiek amatatuz doaz. Oraingoan sabelaldean kokatuko gara eta bertan ezkuturik dugun tentsioa askatzen saiatuko gara. Bizkarraren beheko aldean, zein gerrian kokatu arreta eta berdin jokatu tentsioa desagertzeko. Amaitzeko gorago joko dugu, koka ezazu arreta bularrean eta askatu tentsioa. Berdin jokatuko dugu sorbaldan nahiz lepoan. Arnasa hartzen duzun bakoitzean, bideratu arreta gorputz osotik; oinetik hasi eta buruan amaitu eta bidean topatzen duzun tentsioa askatu. Nabaritzen baduzu eremuren bat bereziki nekaturik duzula nabaritzen baduzu, adi egon eta bertara zuzendu zure arreta guztiz erlaxatu arte. Jarraitu egiten gorputza guztiz erlaxaturik nabaritu arte. Ariketa amaitzean zabaldu begiak. |
Idatz dezagunTentsioa askatzerakoan, zein eremutan izan duzu zailtasun handiago? Nola zaindu eta maitatu ahal dut nire gorputza? |
MANTRAK, BARNERAKO BIDAIA
MODALITATEA Mantra EBAL
MUSIKA Pavana
MANTRAK, BARNERAKO BIDAIA
Hinduismo eta budismo bezalako ekialdeko erlijioek pertsonaren barnea hobeto ezagutzen laguntzen duten zenbait teknika erabiltzen dituzte. Horietako bat MANTRAK dira.
Mantra hitzak zera esan nahi du: “adimenaren askapena”. Beraz, mantrak gure adimena nahasten duten pentsamenduetatik askatzen laguntzen digu.Mantra bat silaba, esaldi edo testu luze batean datza. Hauek ozen irakurtzeak edota errepikatzeak kontzentrazio sakon batera eramaten zaitu.
Adibidez, Tibeteko budismoan “om mani padme hum” mantra erabiltzen da bihotz onekoak eta errukitsuak izan nahi dugunean. “Ohm” hitz sakratua ere erabiltzea duzu, saiatu nahi duzu?
Orain ikusiko dugu nola geuk ere teknika hauek erabili ahal ditugun geure barnean, geure barneko tenpluan, sartzeko. Tenplu horretan egonda geure burua aurkituko dugu eta lasaitasunez Jaingoikoarengana jo dezakegu.
(Oinarrizko jarrera) – Eseri zaitez eroso eta bizkarra aulkiaren bizkarraldean ondo kokatu. Eskuak hanketan ipinita dituzularik, erlaxa itzazu zure giharrak. Itxi begiak eta burua tente izan.
Aurreko saietan egin duzun bezala, nabaritu nola erlaxatzen den arnasketa. Erreparatu iezaiozu sudurretik sartzen den aireari., nola aire horrek zure gorputza elikatzen duen.
Orain, begiak zabaldu gabe, “Señor, tu eres mi refugio” esaldia (edo zuk nahiago duzun esaldia edota hitza) errepikatuko duzu. Zenbaitetan errepikatu, oso astiro. Esaldi horri erreparatu; imajina ekaitz bortitz batean babesa behar duzula eta aterpe batean sartzen zarela. Bai gozo egoten dela hor barruan!
Errepikatu esaldi hori, baina oraingoan soinurik ekoiztu gabe egingo duzu. Arnasa hartzean esaldia errepikatu, astiro egin eta zenbait minututan errepikatu. Arreta galtzen baduzu, lehen ekaitz erdian erabili duzu aterpera bueltatu eta berriro hasi.
Orain, astiro begiak zabalduko ditugu eta esperientzia ebaluatuko dugu.
Gure baitan badagiela berdintzen gaituen bakea.
MUSIKA Angels (Enya)
GIDOIA EBAL
Etzanda nago, begi itxita,….
Zaratak eta kezkak alde batera utzita, hondartzara doan bide batean irudikatzen dut neure burua,… aurrera egiten dudala ikusten dut, egun beroa dago, eguzkiak berotzen nau eta sentsazioa oso atsegina da.
Sentitzen dut nola sartzen ditudan oinak berotutiko hondarrean eta atsegin dut, oso sentsazio atsegina baita, oso atsegina….
Zeru urdina ikusten dut,… erlaxatzen nauen urdin koloreak inguraturik nagoela ematen du, lasaitu egiten nau,…
Itsasoko ur gazikararen usaina nabaritzen dut, baita hondarrarena ere. Hurbil dauden zuhaitzen hostoak astintzen dituen airea entzuten dut,….
Hondarrean etzan naiz eta hondar bero horrek erlaxatu egiten nau, bizkarra berotzen dit eta azukrekoskorra ur berotan desegiten den bezala desagertzen da tentsioa,….
Nire ondoan, nigandik oso gertu daude nire ikasgelako ikaskideak, hauek ere hondarrean daude etzanda. Eguzkiaz, usainez, aireaz,… gozatzen ari dira.
Besoak luzatzen ditut eta bai ezkerraldean bai eskuinaldean, nire ikaskideen eskuak bilatu egiten ditut. Eskutik oratuta lasaitasunez goxatzen dugu; oraingoan, berriz denok elkarrekin.
Zeru urdinpean, olatuen erritmoak erlaxatu egiten gaitu,….
Hostoak astintzen dituen aireak ere erlaxatu egiten gaitu,…
Eguzkiak berdindu egiten gaitu, hurbil gaudela sentitzen dugu, anaiarrebak garela sentitzen dugu,…
Zenbait minututan egoera honetaz gozatzen dut, gure arteko lotura eta elkarbanatutako lasaitasuna nabaritzen ditut,… eta ariketa amaitutzat eman ahal dugu….
Ikasgelara bueltatzean lortu dudan lasaitasunari erreparatzen diot. Nigandik gertu dauden beste ikasle batzuek antzeko zerbait nabaritu dute, elkar begiratzen dugu eta elkarrekin egiten dugu barre. Egunerokotasunera bueltatzen gara, hala ere jakin badakigu zerbait dagoela gu konektatu egiten gaituena, gure baitan badagiela berdintzen gaituen bakea.
Idatz dezagun Ikaskideekin konektatu egin duzula nabaritu duzu?
Zer egin duzu, eta nola sentitu zara jakin duzunean eskutik oratuta egon beharko zenuketela?
Ezer berririk aurkitu al duzu? Eguzkipean guztiok berdinak gara”, zer deritzozu horri?
(“Bakearen asteari” erreferentzia egingo diogu, hauxe izango baita bakearen oinarria: guztiok berdinak gara, elkarrekin gaude, konektaturik,…)
Automasajea
MODALITATEA Automasajea EBAL
MUSIKA Francisco Tárrega Recuerdos de la Alhambra
GIDOIA
Zenbait minutu erabiliko ditugu oinarrizko jarrera hartzeko. Jarraian zehaztuko dena jarraitu ahal
izateko, premiazkoa da, zutik edo eserita egonda, bizkarra zuzen izatea. Jarrera egokiak masajea
eraginkorragoa izatea ahabidetuko du. Halaber, gure arnasketari erreparatuko diogu eta sabeletik
egiten saiatuko gara. Has gaitezen:
Autoshiatsua burezurren oinarrian: majase hau egiteko hatz lodiekin burezurra bilatu, okzipital
hezurraren ondoan; gainontzeko atzamarrak buruaren gainetik gurutzatuko ditugu, horrela buru osoa
hartuko dugu. Ondoren, burua atzera botako dugu eta hatz lodiekin presio txikia eragingo dugu
burezurren zenbait puntutan. Hau egin bitartean astiro arnastu egin behar dugu. Zenbait segundotako
atsedenaldia hartuko dugu eta berriz ekingo diogu masajeari.
Masajea garondoan: autoshiatsua egiteko garondoa nahiz sorbalda igurtzi beharko ditugu, bi
eremuak alde berean. Errepikatuko dugu ondoeza desagertu eta giharrak guztiz erlaxaturik nabaritu
arte.
Masajea sorbaldetan: Masaje mota hau oso egokia da sorbaldak gogorturik dituztenentzat. Egiteko
lepotik besoaren hasiera arteko giharrak igurtziz egiten da. Horretarako masajeatu nahi dugu aldeko
kontrako eskua erabili beharko dugu. Sorbaldan geneukan ondoeza arintzen dela nabaritzean, besteari
masajea emateari ekingo diogu.
Idatz dezagun
Automasajea eman ondoren, nabaritu al duzu aldaketa edota eraginik? Berehala nabaritzen al duzu
nekerik, giharrak ahiturik, buruko minik, …? Zer egiten duzu horrelako egoeretan?
Zure baitan daukazun bizitza-arnas hori dela eta, eskerrak eman.
MODALITATEA Ikustea EBAL
MUSIKA Claro de luna Debussy
GIDOIA
Oinarrizko jarrera.
Jarrai ezazu zure arnasketan aireak duen bidea. Hasteko nabaritu nola sartzen den zure sudur-hobietatik, jarraian zure sudurrean barrena sentituko duzu. Pixkanaka agian nabaritu ahal duzu nola aire horrek zeharkatzen duen zure ahoa eztarrira heldu arte.
Nabaritu zure gorputzean bete duen aire hotz hori; bero aterako dena.
Orain imajina ezazu kanporatzen ari zaren aire bero hori puxika batean ari zarela sartzen. Puxika hori zure inguruan handitzen ari da, esfera bikaina osatu arte. Esfera garden horrek inguratzen zaitu. Ikus ezazu, ukitu ezazu,… bere baitan eroso bezain seguru zaude.
Imajinatu ahal duzu nola esfera horren barruan zaudela,eserita, oso eroso. Bertan egonda ikasgelatik, pasabideetatik, jolaslekuetatik,… hegan zaude. Ezagutzen dituzun zenbait lekutara zoaz. Beste esfera batzuk ikusten dituzu, horietan ezagutzen dituzun pertsonak bizi dira; zure bizikideak direnak. Aztertu esfera eta aurpegi horiek. Ematen du zenbaitekin ondo moldatzen zarela, … beste batzuk zure ondoan mugitzen direla ,… zure erritmoarekin bat egiten dutenak ere badaude… (etenaldia)
Pixkanaka zure lekura bueltatzen zara. Gelditu eta zure esfera aztertu,… zenbait urratu eta zauri ikusten dituzu; baita arrail bat ere. Larritzen zara,… baina zure arnasketari erreparatzen diozu berriz. Nabaritzen duzu nola
zure barnetik bizitza duen airea ateratzen den, adore ematen dizuna. Kontu handiz zauri eta arrailen gainean putz egiten duzu senda daitezen,… nabaritzen duzu zure baitan duzun indar horrek sendatzen laguntzen dizula… (etenaldia)
Zure arnasari esker beste esfera batzuk laztandu ahal dituzu, dituzten zauriak sendatu ahal dituzu. (etenaldia)
Esfera guztiak, zurea barne, berrindartzen direla ikustean barre egiten duzu, gardenak bezain distiratsuak dira.
Zure baitan daukazun bizitza-arnas hori dela eta, eskerrak eman.
Idatz dezagun
Nabaritu eta ahaztu nahiko ez duzun sakonera handiko egia.
MOTA IrudikapenaEbal. Hara |
MUSIKA Adele Someone Like You! |
NOLA EGIN (egokitu hartzaileen adinera)Batzuetan gure gogoa pentsamendu ezkorrek trabatuta, ez aurrera ez atzera, gelditzen da (txarto egin nuena, edo sufritu nuen bidegabekeria, edo geroago egin beharko dudana eta kezkatzen nauena, edo pertsona hura… ez dut denborarik). Behin eta berriz itzultzen dira eta, hala ere, horrek ez digu irtenbiderik erakusten, baizik eta pentsamenduak lausotu eta gero eta ezkorrago bihurtu (ezin dut, ez dut balio, ez naute onartzen, begitan hartu naute, pertsona horrek… bizitza bera…). Ezkortasun hori, oinarriren bat izan arren, areagotu egiten da eta paralizatu egin gaitzake. Orduan geure gorputza erlaxatzea lor genezake, baina horrela bakarrik agian ez ditugu ideiak geldiaraziko. Itoarazten gaituen kontu batean pentsatzeari utzi nahi diogunean, orduan hor duzu, burutik ezin kendu. Ariketa honek pentsamendu eta gogoeta bide ezkorrak ordezkatzen ikasteko balio lezake. Horretarako jakin beharko genuke geure buruan ezkortasun antzu eta obsesiboaren burrunba darabilgun, segidan horri aurre egiteko. Agian orain ez gaude horrelako une batean, edo agian ez zaizue hori gertatzen. Hala ere, geure burua kontrolatzeko trebatuko gara pentsamenduek mendera ez gaitzaten:
Oinarrizko jarreran, arreta jarriko diegu gure pentsamenduei.
Une honetan larritzen gaituen zerbait gogoratuko dugu edo kezkatzen gaituen egoera bat irudikatuko (harremanak, akatsen bat, garrantzi handiko azterketa, partida bat, beldurra, konplexua sortzen digun zerbait, hurbileko norbaiten gaixotasuna, umilazioren bat…). Sumatzen dugu nola sentiarazten gaituen horretan pentsatzeak. Saiatzen gara ikusten pentsatu dugunak laguntzen digun irtenbidea aurkitzen ala abaildu egiten gaituen. Ea berreraikitzera, laguntza eskatzera, haztera bultzatzen gaituen edo ahuldu, haserrarazi egiten gaituen. Erabakia hartu behar dugu: gure pentsamendu ezkorrekin jarraitu ala pentsamendu horiek geldiarazi. (hiru modu)
|
GogoetaGogoratzen duzu kanalez aldatzera behartu zaituen egoeraren bat? Ba al dago “egia sakonen bat”? Gogoratu eta idatzi zure ustez bene-benetakoa den esaldi bat, zuretzat eztabaidaezina den egia bat.
|
BIZITZAT BLAI
MOTA Irudikapena |
MUSIKA Tubular bells |
NOLA EGINOinarrizko jarrera hartuko dugu irudikapena egiteko. Bi irudi proposatzen dizkizuet nork bere gustukoa aukeratzeko: sustraietatik ura hartzen ari den ala urtzen ari den altzairuzko robota, “Terminator II” motatako bat. Gogoratu lurrean itsatsita daudela oinak, egin kolpe txikiak hatzekin teklak joko bazenitu bezala eta arreta bildu mugimendu horretan. Sentitu uraren beharra duen zuhaitz hori zarela edo indarra eta malgutasuna berreskuratu behar dituen gorputz zurruna. (isilunea) Irudika ezazu zure behatzen puntako hezetasuna eta sentitu nola eraldatzen zaituen zugan sartzen den likidoa horrek. Bete zure oinazpiak orkatiletaraino, belaunetaraino, izterretaraino… Sentitu nola freskotasunak, biziz betetako likidoak betetzen zaituen, apurka-apurka, bizitasun eta maitasun olatu batek bete eta eraldatuko bazintu bezala. Sentitu nola betetzen zaituen gerriraino, bularreraino… (isilunea) Nola iristen den zure sorbaldetaraino eta nola jaisten den, zure besoak eraldatzen, eskuetaraino iritsi arte, atzamar guztiak bete arte. Sentitu nola igotzen den zure lepotik eta betetzen dituen zure aurpegia eta buru osoa. Sentitu zure gorputz osoa likido horretaz bete-beteta, indar eta biziz beteta. Orain ondo sentitzen zara, eguna hasteko ilusio handiz, bakez, maitasunez eta grinaz sentipen hori besteei sentiarazteko. Pentsatu nori sentiarazi nahiko zenioke zuk sentitzen duzun bakea. Imajinatu bere aurpegia, bere esker oneko begirada. |
GogoetaErraza gertatu zaizu? Nola sentitu zara? Pertsonaren bat irudikatu duzu? |
“BELDURRAREN ORDEZ MAITASUNA ZABALDU, GEHIAGO IRABAZIKO DUZU» (Juan María)
MOTA Irakurketa – entzuketaEbal. Hara |
MUSIKA Rene Aubry La Grande Cascade |
NOLA EGIN
Juan Mariaren astea prestatzen ari gara. Orain dela 200 urte baino gehiago bere ametsa martxan jarri zuen: eskola menetarrak Bretainian. Bere proiektuak gaur egun martxan dirau anai menetarrek munduan zehar egiten duten lanari esker. Urte asko igaro dira, baina bere gutun eta idatzi asko eta asko ditugu gordeta. Ezin dugu bere ahotsa entzun, baina bai bere hitzak irakurri, gaur egun ere gauza bera esango liguke eta. Bere berbak entzuteko, bihotzetik entzuteko, “oinarrizko jarrera” hartzea proposatzen dizuet eta guztion artean berak esandakoak irakurtzea. Ados? (ikasle batek orria pasatu die besteei, beste ikasleek esaldi bana irakurtzeko).
|
Gogoeta:Zein esaldi nahiago duzu? Jakingo bazenu zure esaldiren bat 200 urte geroago gogoratuko dutela, zer idatziko zenuke? |
BEHAR ZAITUT
MOTA Bistaratzea Ebal. Hara |
MUSIKA Somewhere Over the Rainbow Israel Kamakawiwo’Ole |
NOLA EGINJuan Mariak bazuen gauza berezi bat, bere begirada. Begirada horrek eraman zuen hainbeste egitasmo garatzera, hainbeste jende ezagutzera, maitatua izatera eta, batzuetan, umeek, gazteek eta helduek jarraitua izatera. Bere begirada, sentsibilitate bereziko begirada. Orain bizia ikusteko eta, batik bat, pertsona bakoitza ikusteko, begirada hori ulertzeko, bistaratze bat proposatuko dizugu. Oinarrizko jarrera. Imajina ezazu une batez Juan Maria zarela. Bai, Juan Maria zure adina zeukalarik. Saint Maloko itsas portuko kaleetan dabilen gazte bat zara. Ilunabarrean, itsas brisak laztantzen zaitu, hotz egiten du eta segundo batzuez itsasoari eta eguzki sartzeari begira zaude. (isilunea) … Bakarrik pentsatzen duzu… Zer polita! Zarata batek harritzen zaitu, iraultzaile talde baten oihuak eta barreak dira. Gazte bat daramate lotuta, iraintzen dute, badirudi apaiza dela, norbaitek salatu duela eta atxilotuko dute… Hurbil zaude eta bere aurpegiak ikusten dituzu. Gaztea kezkatuta eta ikaratuta dago aldi berean eta, hala ere, bare. (isilunea) … Ez duzu ezer ulertzen, bihotza ukabil batean sartuta duzu eta zeure buruari galdetzen diozu: Zergatik egiten diote hori? Zergatik? Jarraitzen duzu kalean aurrera amorruz eta ezintasunez… eta beste galdera bat: Eta gazte hori, zergatik jarraitzen du apaiza izaten? Zerk bultzatu du jarraitzera horrek bere bizia arriskuan jartzen duela jakinda? Pentsa eta pentsa, S. Maloko kale ezezagunetan sartu zara, zikin daude eta arrisku sentipena duzu. Jarraitzen duzu. Hurrengo kalean biratu eta zure adineko gazte talde bat ikusten duzu. Ez zara gerturatzen, behatu egiten dituzu, utziak, zikinak, jendea zirikatzen dute, atsekabea eta samintasuna igartzen dituzu beren aurpegietan, hutsunea eta bakardadea… (isilunea)… Zer gertatzen zaie? Nolatan daude hain triste? Beldur diezu eta atzera itzultzen zara. Hala ere, zure buruari galdetzen jarraitzen duzu. Zer gertatzen zaie? Zer egin ahal dut? Zer edo zer egin beharko dut… Korrika etxeratzen zara, ez diozu pentsatzeari uzten, gazte gaixoak! Eta nik, zergatik daukat honen zorte ona? Katedralaren aurretik pasatzen zara, itxita dago eta iraultza gertatu zenetik debekatuta dago sartzea. Hala ere, lehen ikusitakoaren eraginpean sartzen zara eta Jaungoikoari galdetzera ausartzen zara. Zergatik onartzen duzu hau guztia? Zergatik ez duzu ezer egiten? … (isilunea) Gaua da etxera iristen zarenerako, baina zure barnean argi batek distira egiten du, intuizioa, galdera guztien erantzuna… “zeu sortu zaitut, behar zaitut”. Gau horretan ez duzu lorik egiten, aurpegi guztiak biraka dabiltza zure buruan, kale bakoitzeko galderak… ilunabarra ere bai, baina batez ere intuizio hori: “behar zaitut”. |
Gogoeta:Zeure buruari galdetzera bultzatu zaituzten horrelako gauzak edota egoerak, ikusitakoak gogoratzen dituzu? Egoera askotan gure beharra izaten dute (pobrezia, ekologia, familiaren maitasuna, ikasgelako giro ona, etorkinak, hiritartasuna, ondo prestatzeko erantzukizuna, auzoa, arazoak dituzten lagunak…) Badago baten bat konpromisoa edo parte hartzea eskatzen dizuna?
|