Asnarketaren bidezko erlaxazioa

MOTA Asnarketaren bidezko erlaxazioa    Ebal. Hara

MUSIKA Enchantement 1

NOLA EGIN

Arreta jarri asnarketan.

Orain asnarketa sentituko dugu. Egingo dugu nahi beste arnasaldi sakon, airea sudurretik hartuz eta sudurretik botaz.

Arnasaldi horien ostean, erreparatu eta sentitu nola arnasten duzun normalean, arnasketa kontrolatu barik.

(musika edo isilunea)

Aldizkako asnarketa: (hobe musu zapia eskura edukitzea)

Aldizka hartzen dugu arnasa sudur zulo bietatik. Horretarako sudur zuloak estaliko ditugu hatz lodiarekin eta hatz erakuslearekin. Hatz erakuslea altxatzen dugu eta airea hartu, gero estali eta lodia altxatuz airea bota. Hatz lodia altxatuta, airea hartzen dugu eta sudur zuloa estali, hatz erakuslea jaiki eta arnasa bota… Horrela hurrenez hurren, presarik gabe, sentitzen airea nola sartzen eta irteten den, bere tenperatura, bere indarra, eta erlaxatu egiten gara.

Hausnarketa

Erlaxatuta sentitu zara? Zerk lagundu dizu gehien? Zerbait aipatu nahi duzu?

NEURE BURUA ZAINTZEN DUT

MOTA Masajea – automasajea                    Ebal. Hara

MUSIKA Gladiator – Roma Ha Vinto

NOLA EGIN

Automasajea

Automasajea garrantzi handikoa da gorputzaren atalekin harremanetan jartzeko eta bertan blokeoa dagoen ala ez sumatzeko

Ezker aldetik hasi behar da, gorputzaren eta lurraren polo magnetiko hartzailea baita eta, bestetik, ezker aldea estimuluak eta bulkadak organoetara hobeto zuzentzen dituena delako.

Inportantea da erlaxatzea arnasketa batzuk eginez edo puntu jakin batean arreta bilduz. Masajea presarik gabe eta leunki egin behar dugu.

Eskuak igurtzi energia aktibatzeko eta, segidan, gorputzaren atal hauetara eraman:

1.-Burua. Masajea egin kolpe leunak emanez buruan.

2.-Bekokia. Erditik albo bietara.

3.-Begiak. Eskuak harrotuz.

4.-Sudurra. Eskuek triangelu bat osatuz.

5.-Ezpainak. Esku bat goiko ezpainean eta bestea behekoan.

6.-Belarriak. Belarri-gingilatik tiraka.

7.-Barne belarria . Lokietan egin masajea. Hatzen artean.

8.-Garondoa eta lepoa. Garondotik hasita masajea beherantz egin.

9.-Sorbaldak. Ezker ukondoa altxatu eskuin eskuaz eta alderantziz.

10.-Klabikulak. Eskuak gurutzatuz.

11.-Besoak.-Barneko aldetik jaitsiz eta kanpoko aldetik igoz.

12.- Atzamarrak: Erlaxatuz eta luzatuz.

Amaitu arnasketaldi sakon batekin.

BAKOITZAK BERE GAITASUNAK DITU

MOTA Irudikatzea           Ebal. Hara

MUSIKA AMELIE La Noyée

NOLA EGIN

Irudika ezazu animalia bat (animaliaren nolakotasunak, bertuteak…)

Basoa zoragarri bat irudikatu (Etenaldia) apurka-apurka sarrerarantz hurbilduz zoaz.

Basoan zain duzu animalia bat. Begira iezaiozu arretaz (etenaldia).

Animaliak basoan zehar laguntzen dizu eta txokorik ederrenak erakusten dizkizu: ur-jauziak, aintzirak, kolore eta tamaina guztietako loreak, zuhaitzak… (etenaldia)

Entzun basoko hotsak… usaindu bere lurrinak… ibili eta gozatu natura (etenaldia)

Orain animaliak erdialdean dagoen ehun urtetik gorako zuhaitzeraino zaramatza. Urte askotan zehar bildutako jakinduriaz eta energiaz, lurraz eta eguzkiaz beteta dago zuhaitza. Sekulakoa da. Begira iezaiozu eta hurbil zaitez zuhaitzera. Orain besarkatu eta konta iezazkiozu zure kezkak, sufrimenduak, haserreak, beldurrak eta tristurak. (etenaldia). Sumatzen duzu bideak eragin dizun nekea zuhaitzak berak nola hartzen duen, nola ematen dizkizun deskantsua eta bakea.

Orain sentitu zure kezkak eta beldurrak desagertzen direla. Konfiantza, samurtasuna eta poztasuna agertzen dira. (Etenaldia)

Esker onez egiten diozu agur zuhaitzari eta jarraitzen duzu paseoan, baso zoragarri horri begira. (Etenaldia)

Basoaren mugaraino iritsi zara. Lagundu dizun animaliari ere eskerrak ematen dizkiozu eta agur esaten diozu.

GOGOETA: Zer iradoki dizu bidaiak? Zein animalia irudikatu duzu? Zein bertute ditu? Idatzi bizi izan duzunaren oharren bat eta zein bertute izan ahal dituen animalia horrek. (Ikasleei lagunduko diegu ikusten aipatu dituzten animaliaren bertuteak haienak direla. Zailtasunak baldin badituzte animaliaren nolakotasunak aurkitzen, lagundu ahal diegu)

NIRE GORPUTZA SENTITZEN DUT

MOTA: Gorputz kontzientzia     Ebal. Hara

MUSIKA American Beauty

NOLA EGIN: Gorputzaren kontzientzia hartu, gorputz eskema aztertuz:

Emeki eta astiro hitz egingo diegu, isilune bat eginez esaldien artean.

  1. Sentitu eskuin oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)

  2. Orain sumatu ezker oina eta lurrera lotzen duten sustraiak. (musika edo isilunea)

  3. Sentitu belaunak (musika edo isilunea)

  4. Arreta jarri izterretan (musika edo isilunea)

  5. Eserita, bi ipurmasailen pisua sentitu eta saia zaitez, aulkian, pisu hori orekatzen (musika edo isilunea)

  6. Sentitu zure bizkarra zuzena (musika edo isilunea)

  7. Arreta bildu zure buruan, sentitu zuzen, sabaitik hari bat burugainetik tiraka bazenu bezala, eta kokotsa apur bat makurtuta bular aldera. (musika edo isilunea)

  8. Sentitu zure eskuak hanken gainean. (musika edo isilunea)

Oharrak:

Erraza gertatu zaizu? Zeure gorputzari entzuten diozu? Gose, logura zarenean, mina duzunean…

Masajea

MOTA Masajea    Ebal. Hara

MUSIKA Brian Crain Dream of Flying
NOLA EGIN
Saio honetan elkarri lagunduko diogu isiltasun egoera batera, barnealdera, sakontasunera sartzen. Masaje baten bitartez egingo dugu ilea laztanduz. Ikasleak bikoteka jarriko dira, bata eserita, bestea bikotekidearen atzean. Denbora baldin badago, masajea biek egingo diote elkarri, txandaka. Bestela, masajea jaso duenak beste egun batean egingo dio eman duenari.
Masajea jaso behar duenak “oinarrizko jarrera” (iraila-1) hartuko du masajea erlaxaturik hartzeko.
Masajea eman behar duenak honela egingo du:
Hatz guztiekin ukituko du lagunaren burua “teklak” joko balitu bezala. Emeki egingo du, zirkulu simetrikoak eginez buruaren erditik aurrerantz, gero alboetatik itzultzeko.
Masajea, hatz mamiekin egingo dugu buruko larruazala ferekatuz, gero hatz lodiekin garondoan.

Hasi aurretik, une batez pentsatuko dugu zer egingo dugun, zein pertsona zainduko dugun eta pertsona horrek zer behar duen. Gure helburua lagun hori ondo sentiaraztea da, erlaxatua, baliotsua. Hatzen bidez indar berria emango diogu egun osorako, bakea eta maitasuna helaraziz. Prest? Prest gaudenean, egingo dugunaren balioaz kontziente garenean, aurrera.

Masajea jasotzen duenak, arnasa lasai hartzen duela, ez du ezertan ere pentsatu behar.
Zer idatzi:
Nola sentitu zara masajea egitean? Eta jaso baduzu, nola sentitu zara? Zerbait aipatu nahi duzu? Ideiaren bat gaurko gogoetarako?

MODALITATEA Binakako masajea     Ebal

MUSIKA Silasire – Breathe

GIDOIA (gaurkoan txandak aldatuko dira, oraingoan eman zuenak hartuko du)

Bizkarreko masajea

Prestatzeko: masaje ariketa bat egingo dugu baina ariketak honek helburu bikoitza du: alde batetik, giharrak zaintzea eta bestetik, masajea jasotzeko gure eskuetan jarriko den pertsona hori gustura, maitatua, bedeinkatua… sentitzea da; hots, den bezain baliotsua sentitzea. Zenbaitetan ahaztu egiten dugu eta ondorioz beste pertsona batzuekin harremanak ditugunean zakarki jokatzen dugu. Oraingoan, berriz, gugan konfiantza duen norbait gure eskuetan jarriko da masajea hartzeko. Ondo baino hobeto egiteko prestatuko gara; saia zaitez hartzailearentzat benetako oparia izaten.

Masajea hartuko dutenek, oinarriko jarrera hartu eta saiatu behar duzue ahalik eta harkorren izaten.

10 segundotan eskuak igurtzi ondo berotu arte. Jarraian elkartu eskuak baina ukitu gabe, agian igurtzi ondoren sortutako beroa antzeman dezakezue. Eskuak nahiz zure barnea (zure ikaskide zaindu, lasaitzeko nahia…) prest dituzularik, ekin iezaiozu masajeari.  Masajea hartuko duena mahaian edo aulkiaren bizkarraldean jar daiteke.

Masajearen faseak::

1.- Bizkarra berotu: horretarako eskuak bizkar osotik pasatuko dituzu, indarrez baina minik eman barik. Beroketa amaitzeko zenbait txalo emango dituzu bizkar osotik.

2.- Bizkarra oratu: Behin bizkarra beroturik, oratu bizkarra plastilina izango balitz bezala, horretarako atzamar lodiez zirkuluak “margotu”. Kontuz ibili eta ez oratu bizkarrezurra; bizkarreko giharrak  baino ez dituzu oratu behar.

3.- Bizkarra eskobatu: aritu eskobatzen egongo bazina bezala.

.- Eremu bat bereziko zainduko dugu: Amaitzeko kokatu eskuak hartzaileak zehaztuko dizun eremuan eta bertan izan minutu erdiz. (ez badizu zehazten amaitutzat eman dezakezu)

5.-Irteera: utzi zenbait minutu emandako masajeak eragina izan dezan eta hartzaileak zure zainketak esker ditzan.

Ez ahaztu konektatutik egon behar duzula, lasai eta “maitasunez” beterik; zure helburua bakea helaraztea da, baita beste pertsonarekin konektatzea ere. Beraz, ariketa egiteko eta hartzeko isiltasuna beharko duzu.

Idatz dezagunMasajea ematean edo jasotzean, nola sentitu naiz?