Asteko santua: Antonio Abad

San Antonio Abad, San Anton bezala ere ezaguna, Egipton jaio zen 250. urte inguruan. Bere jaia urtarrilaren 17an da.
Bere gurasoak, nekazari kristauak eta lur askoren jabeak, Antoniok 20 urte inguru zituenean hil ziren.
Antoniok haiengandik jasotako guztia saltzea erabaki zuen, eta diru guztia pobreei eman zien, bere ahizpa txikiarentzat utzitako zati txiki bat izan ezik, zeina moja-komentu batean sartu baitzuen hezia izan zedin.
Antonio, ordutik, otoitz egiten eta basamortuko bakardadean bizitzen aritu zen, naturarekiko maitasunean nabarmenduz, animaliak eta landareak bedeinkatuz. Xabalina bat eta bere txakurkumeak sendatu zituen tradizio bat kontatzen du (horregatik irudikatzen da bere oinetan txerri bat duela). Maskoten patroia da.
Laster, jarraitzaile batzuk batu zitzaizkion, hauekin, komunitatean bizitza bat antolatu zuelarik, lan eta otoitz garaiekin, lehen monasterioak izan zirenak. Abad deitzen zioten, aita esan nahi zuena. Horrela ezagutzen da ordutik fraideen nagusia.

Otoitz San Antoni gure makotek.

Aita, Lurra sortu duzu.
Que es nuestro Casa Común,
Y nos has dado a todos los animales,
Pertsonei laguntzen eta zerbitzatzen dietenak,
Gaur eskatu nahi dizugu, San Antonio Abaden bidez,
Por nuestros mcotas,
Gure bizitza lagundu eta alaitzen dutenak.

Animaliarik ez abandonatzea edo gaizki tratatzea.
Lanean laguntzen duten animaliek,
Que son criados en las granjas,
Esperimentu zientifikoetan erabiltzen direnak
Maitasunez eta errespetuz tratatuak izan daitezela.

Ho’oponopono

Hilabete honetan zehar, oso balio garrantzitsua landu nahi dugu zuekin, denak ondo funtziona dezan gelan, jolastokian, etxean edo zuen lagunekin. Urtarrilean gaudela kontuan hartuta, zuen ustez, zer balio izan dezake? BAKEA da kontua.
Horregatik, gaur hitz berri bat erakutsi nahi dizuegu, bakea edonora eramaten lagunduko digun hitz «magiko» bat: Ho ‘oponopono.
Hori da, Ho ‘oponoponono. Saia zaitezte esaten. Inoiz entzun al duzue? Zuen ustez, zer esan nahi du?
Ho ‘oponopono hawaiiar hitz bat da, «Eskerrik asko, maite zaitut, sentitzen dut, mesedez, barkatu» esan nahi duena. Hori guztia batera. Gogoratuko al duzue?
Haserretzen zarenean edo zerbait gogaitzen zaizunean, saia zaitez hitz hau eta esan nahi duen guztia gogoratzen, ziur lagunduko dizula. Gainera, orain ezagutzen duzunez, jende gehiagori erakuts diezaiokezu, horrela hitz magiko honen botereak handiagoak eta handiagoak izango dira.

Zeu zara nire Semea, nire maitea

Aldi haretan, honan iragarten eban Joan Bateatzaileak: «Nire ondoren dator ni baino ahaltsuagoa dana, eta ni ez naz inor makurtu eta haren oinetakoen lokarriak askatzeko ere. Nik urez bateatu zaituet; Harek, ostera, Espiritu Santuaz bateatuko zaitue».
Egun hareetan, Galileako Nazaretetik etorri zan Jesus, eta Joanek Jordanen bateatu eban. Eta berehala, uretatik urteterakoan, zerua urratzen ikusi eban Jesusek, eta Espiritu Santua uso-irudian bere gainera jaisten. Eta berba hau etorri zan zerutik: «Zeu zara nire Semea, nire maitea; Zeu zaitut atsegin».

Ilusiona banatzen

Jarrera erosoan eseriko gara, bizkarra zuzen dugularik. Emeki arnaso hartu, 1, 2, 3, eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Berriz hartu arnasa 1, 2, 3 eta 4. Astiro askatu 1, 2, 3, eta 4.
Begiak itxi, sakon arnastu eta astiro askatu arnasa.

(Denbora tarte bat utziko diegu musika entzun dezaten)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Gaur egun berezia dugu, zeregin garrantzitsu bat duzulako:ilusioa banatu behar duzu.
Itxi begiak eta oso gustuko duzun leku batean ikusiko duzu zeure burua. Pozik zaude, gaur oso gauza berezia duzulako banatzeko. Ilusioa. Ilusioz betetako izarrak banatuko dituzu.
Zure bihotzetik argi distiratsu bat nola irteten den sentitzen duzu. Jarri eskuineko eskua bihotzean eta gainean ezkerrekoa. Arnasa hartu eta astiro askatu. (Behin baino gehiagotan errepikatzen da).
Orain sentitzen duzu prest zaudela. Zure bideari ekingo diozu. Nahi dituzun leku guztiak bisitatuko dituzu, lagunen etxeak, zure familia, eskola, auzoko parkea, kaleak… Ezagutzen dituzun pertsonekin eta ezagutzen ez dituzunekin topo egingo duzu.
Zure bidean irribarre handi bat daramazu, bihotza izarrez beterik daramazu. nIlusioz betetako izarrak oparituko dituzu.

(Orain musika hau jartzen da izarrak banatzen dituzten bitartean)

https://www.youtube.com/watch?v=-wSpmmj5LT4

Zoriontsu sentitzen zara, pertsona guztiei ilusioa banatzen diezu.

(Haurrei arnasketari ere arreta jartzeko esango diegu).

Orain zure bidea amaituko duzu. Pixkanaka-pixkanaka, zu zeunden lekura itzuli eta eseri egiten zara. Poz handia hartzen duzu.

(Aurreko musika entzuten utziko ditugu ikasleak, lasaiagoa baita)

http://www.youtube.com/watch?v=cbYikjEiafs

Orain poliki-poliki, zure erritmoan, presarik gabe, ireki begiak.

Partekatzeko:
Nahi duen haurrak bere izarrak nori banatu dizkion eta nola sentitu den parteka dezake.

Kutsatzen den maitasuna

MOTA Irudikapena – Begiespena

MUSIKA La Misión – On Earth as It Is in Heaven

NOLA EGIN

Erlaxazio-irudikapenerako teknika aprobetxatuko dugu Eguberriaren misteriora hurbildu ahal izateko. Kontakizuna ezagutzen duzunez, artzainetako bat izango zara. Har ezazu oinarrizko jarrera.

Irudika ezazu artzaina zarela, zerupean egiten duzula lo, baina adi, ardiak zaindu behar dituzu eta. Izarrak zeruan, hotz egiten du agian… Baina ezin duzu lorik egin, kezkatuta zaude, abailduta. Oso pobrea zara, ez zara ardien jabea, ez duzu etxerik, ezta jatekorik; jendeak gaizki begiratzen dizu, mesfidantzaz eta arbuiatu egiten zaitu… Horrek guztiak bakar-bakarrik eta triste sentiarazten zaitu gauero (etenaldia)

Orduak aurrera doaz eta lo egin barik jarraitzen duzu, baina sentipen arraro bat duzu, azaltzen zaila baina berezia den zerbait. Altxatzen zara eta ikusten duzu inguruko beste artzainak ere zutitu, hitz egin eta abiatzen direla. Haiei lotzen zatzaizkie, ez dakizue zer gertatzen ari den, baina intuizioak itxaropena piztu dizue zuen barnean eta herrirako bideari ekitera bultzatzen zaituzte

Inguruetan, herrira iritsi baino lehentxeago, jendea dago gau askotan abereak utzi dituzuen leize batean. Bikote bat da, gazteak, baina emakumea ama izan da. Pena ematen dizuete, zuek baino pobreagoak eta zuek baino baztertuagoak direla iruditzen zaizue. Horregatik hurbildu eta lagundu egiten diezue. Pozik dirudite. Erditzearen arriskua pasatu da eta dena bide onetik doa. Irria kutsatzen dizuete, gerturatu eta haurtxoaren alboan esertzen zarete. Beti lastoa botatzen duzuen aska batean dago umetxoa! Umeari begira geratzen zarete. Haurtxoa hain da hauskorra ezen samurtu egiten zaituzten eta ezin diozuen begiratzeari utzi. Bertan gelditzen zarete, umeari begira eta guraso berriekin hizketan. Gutxi hitz egiten duzue, baina oso gustura sentitzen zarete. Umearen samurtasunak eraldatu egiten zaitu. Zergatia jakin gabe, gauaren larritasuna desagertu da. Nahi baduzu har dezakezu umea besoetan. Mariak baimena ematen dizu begiradaz. Zuk, ardiak eta ahuntzak besterik ezagutzen ez duzunez, zer egiten duzu haur jaio berri horrekin besoetan? (etenaldia)

Denbora aurrera doa, aro berezia, adiezina, magikoa da, baina joan egin behar zara. Umea askan utzita agur esaten diezu. Landetara doan bideari ekiten diozu, ardiak esnatzen hasi dira. Eguna argitu bitartean urruntzen zara. Zer gertatu den, zergatik ez dakizu, baina badakizu zerbait aldatu dela zure barnean, zugan bake eta zoriontasun berriak piztu direla, itxaropenak zure beldurrak aldatu dituela. Bizia ederra dela sentitzen duzu, merezi duela, artzain hutsa izanda ere haurtxoak eta haren familiak maite zaituztela eta sentipen horrek dena aldatu du. Gogoratzen dituzu, haiekin eman duzun denbora ere bai. Sentitzen duzu haiek zugan idatzi dutena ez dela inoiz ezabatuko. Zergatia ulertu barik, altxatzen duzu begirada, besoak zeru argira eta eskerrak ematen dizkiozu Jaungoikoari behin eta berriz.

Gogoeta

Azaldu sentitu edota irudikatu duzun zerbait, ahaztu nahi ez duzun zerbait.

Bestetik, Eguberriko egunetan eszena hau gogoratzera gonbidatzen zaitugu.