Gure planeta mila gauzaz osaturik dago, zein da gehien baloratzen duzuna? Bidaia zoragarri honetaz gozatu.
Elizaren haziak
Erlijio kontuak direla eta, jazarpenak eta sarraskiak izan direlako albisteek harritzen gaituzte. Horrelakoetan hil diren guztiei omenaldia egin nahi die kanta honek.
Barneratu bizipen berriak ezagutzeko
Tristura, bakardadea,… heltzen direnean, zutitzen da bertan murgiltzeko.
Egoera zaila bada ere, adi egoten da, konfiantza dauka, isilik egoten da,…bere baitan duen argi bat aurkitu arte. Argi horri esker gauzak beste era batera uler ditzake.
![]()
DENBORA HARTU.
Une batez geure burua
baztertu behar dugu
lagun hurkoarengan pentsatzeko.
Askatasuna nagusi dadila
Berrio-Otxoa ikasle batek hurrengo kanta proposatu digu. Ez dakit Magic Magnok horrela azaltzen duen baina bere kanta otoitz bihur dezakegu, goiz honetan ikastetxe guztiak elkartuko dituen otoitza hain zuzen ere.
“Zorionekoak ezer espero gabe ematen dutenak, ahaztu gabe jasotzen dakitenak”
Maitemintzen ari naiz
Hurrengo bidearen kanta proposatu nahi dizuet. Gure arteko desberdintasunik ez dagoela aldarrikatzen duelako; garen bezalakoak bereziak garelako azpimarratzen duelako eta ezinbestekoa delako geure burua den bezalakoa onartzea. Agian zure ezaugarriren bat aldatuko zenuke gogoko ez duzulako, baina berezitasun hori izan daiteke, hain zuzen ere besteei gustatuko zaiena. (Berrio-Otxoa ikastetxeko ikasle batek proposaturikoa)
“gaixotasunei aurre egiteko biderik onena MAITASUNA da”
Horiek bezalako ondoriorik ez zenuke atera beharko.
Zenbaitetan gure konplexuak direla eta, gaizki ulertuak izaten ditugu eta besteek pentsatzen ez dutena ulertarazten digute.
Maitatuko ez bazintut, nola abestuko nuke?
Atzo maiteminduen eguna izan zen eta Berrio-Otxoako ikasle batek kanta hau jartzea nahi du.
Maitasunak gure barnean dugun onena aterarazten digu; izan ere gure etsaiak maitatzeko gai ere bagara.
Eskertu.
Gaizki ateratako gauzak edo espero ez zenituenak ere eskertu behar dira. Hori guztia zure bizitza osatzen du eta zerbait ikasteko gertatzen dira.

Ona zabaltzeak ez du minik ematen
Inauteriak amaituta, garai berezi bate mango diogu hasiera: GARIZUMA, alegia. Aita Santuak gogorarazten digu errukitasunari esker pertsonen bihotza aldatzea dugula; geurea ere, noski.
Eginkizun horretan hasteko, zenbait zeregin proposatu digu. Erakargarria iruditzen zaizu?
Proposamen zoroa ematen du baina merezi duelakoan nago.